Pincha para escuchar Radio Tular Irratia en directo


Ven con nosotros a Facebook

EUSKAL HERRIA, ASTURIAS, KANTABRIA ETA LEVANTEKO KONDAIRAK ETA ZELTEN ISTORIOAK, BILBAO DENDAK-EK ABIATU DUEN SAN JOANETAKO EKINTZAREN ARDATZ

Aurten, Bilbao Denda-eko kide diren saltokiek oso ekintza berezia antolatu dute San Joan gaua ospatzeko: herri desberdinetako kondairak argitalpen batean bildu eta horren 10.000 ale banatuko dituzte merkataritza-gune desberdinetan, ekainaren 21, 22 eta 23an. Hilaren 21eko goizean Santutxun, Otxarkoagan eta Txurdinagan banatuko dira, eta arratsaldean Basurtun, Zorrotzan eta Errekalden. Martitzenean, hilak Deustun eta San Ignazion banatuko dira goizean, eta arratsaldean, 2. Barrutian eta Zubiarten; eta eguaztenean, ekainak 23, Alde Zaharrean, Erriberako Merkatuan eta Bilbo Zaharrean goizean, eta Bildo Erdialdean arratsaldean. Ekintza honek azken puntua ezarriko dio merkataritza-plataformak haurtzaroari eskaini dion hiruhilekoari.

Maitagarri atsegin batek ongi etorria emango die irakurleei Euskal Herria, Asturias, Kantabria, Levante eta herri zeltetako kondairen irakurketaren hasieran. Testuen edukiez eta argitalpena apaintzen duten irudien bitartez irakurleei irribarrea sortaraztea da ekimen honen helburua. Aurten, saltokiak magiaz beteko dira San Joanetan.

Txikienek, eta istorio hauek irakurtzera animatzen diren helduek ere, Mari gertu-gertutik ezagutzeko aukera izago dute. Mari ekaitzen eragilea eta naturan dauden jeinu guztien erregina da, euriaren gobernatzailea eta euskal mendietako haitzuloen jabea. Suzko kapa batez jantzita dago, eta haurtzaroan ortzadarra ukitzea lortu omen zuen. Urtean behin, San Joanetan, Mari Sugarrekin elkartu (azken honek suge-itxura hartzeko ahalmena du) eta gailur sagaratuen azpian akelarre handia antolatzen omen dute. Gaur horretan, Marik urte osoan banatuko dituen ekaitzak sortzen omen dituzte.

Popularity: 11% [?]

ZUTIK ZEGOEN ZUHAITZA

Duela egun batzu (hilaren 2an), zutik zegoen zuhaitz eder bat hil zitzaigun. Enbor loditxoa baina oso bizia zen bera. Gure lurrean hasi, hazi eta hezia. Joxemiel Bidador zen bera, 40 urte bete gabeak zituen oraindik.
Altsasun bizi izan zen, Kaputxinook geneukan seminarioan, 1981tik 1984ra , berak hamar urte zeuzkanetik hamairura bitartean
Garai hartan, bolondres moduan euskarazko klaseak ematen genituen eta bera hutsetik hasi eta ekin zion ikasteari. Gure hizkuntza hain gustoko egin zitzaionez sekula ez zion utzi hasitako bideari.
Arrez geroztik bere zuztarrak ikertzen jarraitu zuen eta ez zion inoiz lan honi amore eman. Are gehiago, etorkizunera begira asmo ugari zituen.
Joxemielek asko maite zuen gure Sakana eta bere barrenean ondo zuztartuta zeukan gure lurraldea. Horrexegatik, Sakanako Euskal Idazleen Antologia liburua idatzi zuen. Denbora asko eskaini zion lan honi eta gure herrietako pertsona askorekin elkartu zen liburu eder hau argitaratzeko.
Gure hizkuntzaren etorkizunak enbor eder bat galdu du betirako eta honek, laguna izateagatik eta gure hizkuntza maite dudalako ere, mina ematen dit. Baina onartzen dut eta bihotz-bihotzetik hauxe diot: Agur eta ohore Joxemiel.

Zutik zegoen zuhaitza erori zaigu.
Itxaropenez beterik zegoen zuhaitza,
udaberria gertu, berriro loratzeko gogoan,
ez da gure bistan loratuko.
Ez dugu gure artean gehiago ikusiko.
Baina bai, gure bihotzetan loratuko da,
betirako izango dugu gure artean.
Gure barruan bere txokoa zeukana
ez du bere lekua galduko.
Eta gu, aurrerantzean,
itxaropenez beterik,
bere bizitzak emango digun indarrez
gure bidea, gero eta zabalagoa, egingo dugu.
Danok Jaungoikoaren eskuetan geratu arte.

Popularity: 9% [?]

TXURDINAGAKO HIRU PLAZA ETA OTXARKOAGAKO UDALTEGIA MAGIA TOPAKETEN SEIGARREN EDIZIOAREN ESZENATOKI IZANGO DIRA OSTEGUNETIK AURRERA

Seigarren urtez jarraian, Bizkaiko hiriburuko 3. barrutia (Otxarkoaga – Txurdinaga) eszenatoki paregabea bilakatuko da prestidigitazioaren zaleentzat, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Magia Topaketen barruan.

Aurtengo edizioak izango duen berrikuntza nagusia, programatutako ikuskizun guztiak kaleko eszenatoki guztietan ikusteko aukera izango da, izan ere, emanaldi guztiak Txurdinagako Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi Erdia (Julian Gaiarre kalean, 4-12 zenbakien aurrean) plazetatik txandakatuz joango baitira. Horrez gain, nazioartean ospe handia duten magoek hartuko dute parte programan, Peter Wardell britainiarra edo haurrei zuzendutako magian aditua den Carlos Adriano argentinarra, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia Otxarkoagako Udaltegian burutuko da, ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, Abozzi konpainiaren “Sueños” muntaketaren Euskadiko estreinaldiarekin.

Magia Topaketak kaleko aisia eta animazio eskaintza gisa finkatu dira, eta joan den urtean ia 1.700 pertsona erakarri zituzten, eskaini ziren emanaldietara eta jarduera paraleloetara. Oraingo honetan, magiarekin dugun hitzorduak honako ilusionista hauen parte hartzea izango du: Carlos Adriano, Elvi, Peter Wardell, Imanol, Nano Márquez eta Valen. Euren ikuskizunak Txurdinagako hainbat plazatara eramango dituzte, goizeko eta arratsaldeko zenbait ordutan. Aire zabaleko emanaldiz osatutako programa maiatzaren 21etik 23ra bitartean eskainiko da, eta magoen truko harrigarriekin batera, gehienetan umorea eta ikus-entzuleek parte hartzeko gonbidapenak ere izango ditugu. Siga leyendo TXURDINAGAKO HIRU PLAZA ETA OTXARKOAGAKO UDALTEGIA MAGIA TOPAKETEN SEIGARREN EDIZIOAREN ESZENATOKI IZANGO DIRA OSTEGUNETIK AURRERA

Popularity: 10% [?]

‘IMAJINATU OTXARKOAGA’ PROIEKTUAK BESTE EKINTZA BAT JARRI DU ABIAN GIZALEGEZKO JARRERAK ETA ELKARBIZITZA BULTZATZEKO AUZOAN

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Sailak beste ekintza bat jarri du abian auzoan gizalegezko jarrerak eta elkarbizitza bultzatzeko. Proiektu berri honen helburua elkarbizitza hobetzea da, horretarako gizalegezkoak ez diren zenbait jarrera aldatuta, kaltegarriak diren topikoak gaindituz eta elkarbizitzak Otxarkoagan dituen alde positiboak ahal den neurrian azpimarratuz.

IMAJINATU OTXARKOAGA plana taxutzean, auzotarrek euren kezka azaldu zuten auzoan ikus zitezkeen zenbait jokabideren aurrean; izan ere, tirabirak eta gatazkak sortzen baitziren. Auzotarren konpromisoan oinarrituriko plan zibikoa egiteko premiak eraginda, elkarbizitza baketsurako aurrerapausoak ematera bideratu zen proiektua. Siga leyendo ‘IMAJINATU OTXARKOAGA’ PROIEKTUAK BESTE EKINTZA BAT JARRI DU ABIAN GIZALEGEZKO JARRERAK ETA ELKARBIZITZA BULTZATZEKO AUZOAN

Popularity: 9% [?]

BILBOKO UDALAK ESZENA-PRODUKZIOA BULTZATZEKO ZENTROA SORTUKO DU OTXARKOAGAKO ELIZA ZAHARREAN

Bilboko Udalak eszena-sormen eta –produkziorako laguntza-zentroa prestatuko du Otxarkoagako eliza zaharreko lokaletan. Datozen hilabeteetan, eraikina barrutik berritzeko lanak egingo dira, sektore eszenikoak denbora luzez eskatutako egitura sortze aldera. Modu horretan, Otxarkoagako jarduera ekonomikoa, soziala eta kulturala hobetzearekin batera, Bilboko auzo jendetsu horren irudi berria zabalduko da.

Produkzio Eszeniko Profesionaleko Berrikuntza Zentro (PEPBZ) berria arlo horretako egungo politika osatzeko sortu da, eta aurrerapausoa izango da Bilbo “antzerkiaren hiri” bihurtzeko egindako ahaleginean, ikuskizun eszenikoen prestakuntza, sormena eta erakusketa jorratzeko azpiegiturak izango baititu.

Bilbon, egun, badira azpiegitura publiko eta pribatu espezializatu garrantzitsuak, batez ere ikuskizun eszenikoak zabaltzen dituztenak; hala nola, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, duela gutxi berriztatutako Campos Eliseos Antzokia eta BBK aretoa, Bilborock edota La Fundición. Gainera, Arriaga Antzokia eszenaren produkzio-zentrorik garrantzitsuena izatera iritsi da Euskadin.

Aldi berean, jaialdien (BAD —abangoardiako antzerkia eta dantza—, Kalealdia eta Kaleszena —kale-antzerkia—) inguruko udal-politikak bizitasuna ematen dio sektoreari. Haurren antzerkia sustatzeko kanpaina ezberdinekin publiko berriak sortzen dira, eta BilbaoEszena antzerki-baliabideen udal-zentroa, Egoitza Eszenikoen kanpaina eta Zirkuituaren egitarau deszentralizatuak bezalakoek tokiko konpainia zaleak ikuskizun eszenikoak ekoiztera eta erakustera bultzatzen dituzte.

Popularity: 9% [?]

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK BILBOKO 11 HAUR ESKOLETAN

Maiatzaren 3tik 14ra bitartean, biak barne, zabalik egongo da Haur Hezkuntzako Francisco de Goya Udal Eskolan eta Haurreskolak Partzuergokoetan, 0 eta 2 urte tarteko haurrak 2010-2011 ikasturterako inskribatzeko epea

Eskola horien irekierak zerikusi zuzena du, Bilboko Udala zerbitzu hau pixkanaka-pixkanaka Uriko barruti eta auzo desberdinetara hedatzeko egiten ari den ahaleginarekin.

Izena emateko prozesuan parte hartzeko interesa dutenek informazioa eta inskripzio-orriak eskuratu ahal dituzte hautatutako edozein haur eskoletan.

Behin-behineko zerrendak haur eskola guztietan argitaratuko dira ekainaren 18an, eta behin-betikoak uztailaren 2an.

Francisco de Goya haurreskolaren kudeaketa Haurreskolak Partzuergora pasako da irailean.

Egutegia

* Izena emateko epea Maiatzak 3-14
* Behin-behineko zerrendak Ekainak 18
* Alegazio-aldia Ekainak 21-24
* Behin-betiko zerrendak Uztailak 2
* Ikasturtearen hasiera Irailak 6

Popularity: 9% [?]

OTXARKOAGAKO IRUMINETAKO PARKE BERRIAK 300 ETXEBIZITZA INGURUKO IRISGARRITASUNA KONPONDUKO DU

Otxarkoagako bizilagunek beste gune berde bat daukate auzoan: 42.700 metro karratuko parkea inauguratuko da Irumineta izeneko gunean. Ekintza horrekin Otxarkoaga auzoko berreskurapen integrala bukatu da eta, era berean, Irumineta-Arbolantxa auzoetako irisgarritasuna konpontzen da. Izan ere, parke berritik sartu ahal izango dira larrialdietako ibilgailuak eta anbulantziak gune horretako 300 etxebizitza ingurura iristeko.
Proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da auzoko familien elkartearekin eta gainontzeko auzo- elkarteekin lortutako adostasuna.

Espazio hau sortzea Bilboko Udalaren helburua izan da, uriko auzoak hobetzeko eta aisialdiko espazio eta azpiegitura berriak emateko, bai eta uriko Gune Berdea egiteko ere, Bilboko barrutietan eta auzoetan parke berriak eraikiz. Horrela, bada, 42.700 metro karratu horiek eta oraintsu inauguratu diren Gaztelapiko, Araneko, Zorrozgoiti eta Etxezuri parkeekin batera, Gune Berdea eta bilbotarrek erabil ditzaketen milaka metro karratu berdeak zabaltzen dituzte. Bilbok gune berdeko 24 metro karratu dauzka biztanle bakoitzeko, eta horrek Europako gomendioa bikoizten du, biztanle bakoitzeko 15 metro karratu gomendatzen baitira.

 

Parke berria gune horretan dagoen ibarrean dago. Zuhaitz ugari landatu dira, itzala emateko eta gune osoa edertzeko, eta egonaldia atseginagoa egiteko. Hainbat altzari jarri dira: mahaiak, eserlekuak, iturri bat eta paperontziak.

Parkeko beheko aldean laku txiki bat egin da. Hor, euri-ura bilduko da eta gune berdeak ureztatzeko erabili ahal izango da. Ekintza horrekin, ingurumenaren oreka bultzatuko da eta kontsumo-sareko ura aurreztuko da. Espazioa osatzeko, umeentzako jokoen gune bi jarri da, txikiek etxetik gertu jolas dezaten. Helduek ariketak egiteko aparatuen gunea ere instalatu da.

Oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bideak

Oinezkoentzako zenbait bidek (945 metro lineal) parkea zeharkatzen dute. Horrela, inguruko etxebizitzak, Arbolantxa zeharkaleko eta Txotena kaleko etxebizitzak parke honekin komunikatuta egongo dira. Oinezkoentzako pentsatuta dauden arren, bide horietatik larrialdietako ibilgailuak ibil daitezke, adibidez anbulantziak edo suhiltzaileen ibilgailuak. Siga leyendo OTXARKOAGAKO IRUMINETAKO PARKE BERRIAK 300 ETXEBIZITZA INGURUKO IRISGARRITASUNA KONPONDUKO DU

Popularity: 11% [?]

UGARTE PLAZA AISIAGUNE HANDIA BIHURTUKO DA IMAJINATU OTXARKOAGA PROIEKTUKO ‘IGANDETAN JOLASTU’ EKIMENA HARTZEKO

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak Sailak, Otxarkoaga auzoko elkarteekin batera, “Igandetan jolastu” eskaintza abian jarri du. Ekimen horren bidez, kalea jolaserako agertoki moduan berreskuratu eta zenbait gizarte-kolektiborentzat jardunak egin nahi dira, modu horretan jolas egiteko modu desberdina sustatuz.

Ekimenaren bidez IMAJINATU OTXARKOAGA Plan Komunitarioan ezarritako konpromiso batzuk bete nahi dira, eta modu horretan, auzoko gazteen konpromiso asoziatiboa sendotu nahi da. Ildo horretatik, gutxienez bi orduko zenbait saio eskainiko dira hil bakoitzeko igande batean.

Horrela, Otxarkoagako Ugarte plazan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era hainbat jarduera egingo dira, horietako batzuk finkoak, besteak beste:

* Txikipark
* Txapen tailerra
* Eskulanen tailerra
* Marrazketa tailerra
* Eta haurrentzako jolasen ingurua.

“Igandetan Jolastu” ekimeneko jolasen eskaintza behar den moduan banatzeko, Ugarte plaza lau ingurutan banatuko da: bata jolas kooperatiboei erreserbatuta egongo da, hala nola konfiantza jolasak; bigarrenak txikipark hartuko du, txikienentzat bereziki pentsatutako eremua, eta hirugarren ingurua animaziora, musikara eta psikomotrizitatera erreserbatuta egongo da. Siga leyendo UGARTE PLAZA AISIAGUNE HANDIA BIHURTUKO DA IMAJINATU OTXARKOAGA PROIEKTUKO ‘IGANDETAN JOLASTU’ EKIMENA HARTZEKO

Popularity: 15% [?]

NOTICIA EN EL PERIODICO “BILBAO”

OTXARKOAGA AUZOA MONUMENTU OTE?

Dibujo.JPG

Popularity: 14% [?]

GIZARTE EKINTZA SAILAK HASI DU 2010ean GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO PROZESUA

Gizarte-larrialdietarako laguntzen arloan aurten zerbait berria egongo da. Diru-sarreren Bermerako Errenta (DBE), edozein modalitatetan, kobratzen duten eta iaz etxebizitzaren errenta ordaintzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntza jaso zuten pertsonek aurrerantzean Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) kobratuko dute. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sortu berri du EGPO.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio diru-laguntza hori ordaintzea eta hilero ordainduko du Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, Diru-sarreren Bermerako Errentarekin batera. Foru Aldundia harremanetan jarriko da pertsona horiekin datozen asteetan dokumentazioa eguneratzeko eta aurten ere baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko. Horrela, ez dute etxebizitzaren errenta ordaintzeko laguntza berriro eskatu behar udalaren gizarte-zerbitzuetan eta itxaron beharko dute Bizkaiko Foru Aldundia haiekin harremanetan berriro jarri arte.
Siga leyendo GIZARTE EKINTZA SAILAK HASI DU 2010ean GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO PROZESUA

Popularity: 9% [?]

BILBOKO UDALAK MARTXAN JARRI DU BESTE BEHIN ‘EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA’ EGITASMOA

Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailaren bidez, martxan jarri du berriz ere “Emakumea, osasuna eta indarkeria” sentsibilizazio-egitasmoa, genero-indarkeriari aurre hartu eta udalerriko emakume guztiengan, berdin euren jatorria zein den, sexualitate osasuntsuaz gozatzeko jarraibideak ematea helburu gisa hartuta.

Horrela bada, Txina, Maroko, Argelia, Benin, Bolivia, Venezuela, Errumania, Kolonbia, Brasil, Paraguay, Uzbekistan, Ekuador eta Honduraseko 35 emakumek sentsibilizazio-ekintzak bideratuko dituzte bertako beste laurekin batera eta, ondorioz, osasun-agente bihurtuko dira euren erreferentzia-kolektiboetan ere.

Gainera, tailerrak minusbaliotasun funtzionalaren ikuspuntutik dinamizatuko dituzten emakumeak batu dira eta berariazko tailerrak antolatuko dira emakume ijitoentzat.

Botereztatzea eta parte-hartzea

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko III. udal planaren barruan sartzen dira aurtengo “Emakumea, osasuna eta indarkeria” tailerrak eta Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailak bultzatu ditu. Aurtengoan, “emakumea” kontzeptua “emakumeak” kontzeptuarekin ordezkatu da eta gizon zein emakumeen arteko berdintasun errealaren alde egin da emakumeen botereztatzea eta erantzunkidetasuna bultzatuz eta genero-indarkeria errotik desagerraraziz. Siga leyendo BILBOKO UDALAK MARTXAN JARRI DU BESTE BEHIN ‘EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA’ EGITASMOA

Popularity: 12% [?]

Aratusteak

Egitaraua:

Barikua 12:

10:30. Bilboko ikastetxeetako umeen desfilea. Albia Lorategitik Plaza Barriraino.
11:00. Umeentzako txokolatada.Umeentzako jaia. Plaza Barriko Karpan.
17:00-20:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan.
20:00. Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua eta Farolin eta Zarambolasen epaiketa.
Zabalgune Eraikinean.

Zapatua 13:

11:00-14:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan.
12:00. Gargantua eta puzgarriak. Arriaga Plazan. Erraldoi eta Buruhandiak. Areatza-Plaza Barria.
13:00. Txistulari y Gaiteroak. Kalejira.
18:30. Bilboko Karrikaldia. Kale Nagusian (Jesusen Bihotza-Urkijo).
20:00-22:00. Aratustodromo . Kale Nagusian (Moyua plaza-Urkijo). 3 eskenatoki: Zu Bai Bilbotarra!-Umeentzakoa-60-70-80 eko Goatekea.
23:00. Aratusteetako dantzaldi Nagusia. “Fabulosa” orkestra. Plaza Barriko karpan.

Domeka 14:

11:00-14:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan.
12:00. Gargantua eta puzgarriak. Arriaga plazan. Erraldoi eta Buruhandiak. Areatza-Plaza Barria.
13:00. Txistulari eta Gaiteroak. Kalejira.
17:00. Euskal dantza eskola. Plaza Barriko karpan.
18:00. GAZTEDI Dantza Taldea. Plaza Barriko karpan.
19:30. Sardinaren Hiletaren hasiera. Plaza Barriko karpan.
20:00. Sardinaren Erreketa eta Sardina Jan Solidarioa. Arriaga plazan.

Astelehena 15:

11:00-14:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan.
17:00-20:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan.

Ekitaldiearen lekua:
Bilbo

Popularity: 15% [?]

Ideia biribilen 3. lehiaketa

 

Ideia biribilen bat daukazula? Ba, hauxe duzu lehiaketa. Nahikoa da ideia bat eduki eta aurrera eroan nahi izatea. 15 urtetik 35era bitarteko gazte bilbotarrek har dezakete parte banaka zein taldeka. Aurkezteko epea: Urtarrilaren 28tik martxoaren 8ra bitartean. Aurkezteko tokia: * Gazteen Ekimenen Sustapenerako Zerbitzua. (Zabalgune plaza, 11. Telefonoa: (94 420 44 88). Fitxa (.doc) * Udalaren web orria: www.bilbao.net Ekimena sustatzeko sariak: 900 € eta 3.000 € bitarteko sariak Dohainik emango dizkizugu aholkuak lehiaketan parte har dezazun. (94 420 44 88)

Popularity: 15% [?]

Sei euro lan egindako orduarengatik

Krisialdi sakon baten barruan gaudela esaten digute eta badirudi egia dela. Jende asko lan gabezian geratzen ari da. Irabazten dugun diruarekin, gero eta gauza guttiago eros dezakegu eta Banketxeak ez dira gutaz fidatzen. Eta honetan datza arazorik handiena, konfidantza arloan. 

Denok, gero eta gauza gehiago eduki nahi dugu, gero eta hobexeago bizi nahi dugu eta hobe bizitzeko, gure barruan ez dauden gauzetan jartzen dugu gure pentsamendua, ahalmena eta azkenean, gure gogoa.
Pentsamendu hau medio, besteak gu bezalakoak ez direla uste dugu, ez dira benetako pertsonak; askotan, gure menpean egoteko ia ia esklaboak bezala hartzen ditugu.
Oso gogorra naiz pentsamendu hau botata? Ez dut uste eta horretarako eredu txiki bat, (hainbeste daude!), ekarri nahi dut hona.
Lanean nagoen Santa Marinako ospitalean, gero eta jende gehiago familiarik gabe izaten da. Lan egin behar da eta ez dago denborarik edo aukerarik, nahiz eta famiiakoak izan, gaixoekin egon ahal izateko. Eta zer egin? Bakardadean utzi? Askotan hau gertatzen da, ordu asko pasatzen dituzte gure gaixoek aldamenean inor ez dutelarik. Baina badago beste aukera bat. Burua argia izaten dugu beharrari aurre egin behar diogunean. Badira, zorigaitzez, beste lurraldeetatik etorri eta langabezian daudenak eta hoiengan erortzen da askok erantzun ezindako arduren zama. Baina familiakoengan dago, nahiz eta egoera larrian egon, erabakiak hartzeko eskumena. Beraiek jartzen dituzte baldintzak. Eta hauek nahiko gogorrak dira: egunean, zortzi orduz gaixoak zaintzen aritu eta lan egindako ordu bakoitzarengatik, sei euroko soldata jaso; inolako asegururik gabe; sei euro, besterik ez! Danok dakigu zein nekagarria den ospitale batean gaixo baten ondoan egotea eta langile hoiengan erortzen da ardura. Azkenean, gaixoa hiltzen bada, badakite zer datorkien ondoren. Kale gorria, besterik ez; beste gaixo bat zaindu arte.
Hau al da pertsonak garrantzitsuak izango garan gizarte bat lortzeko bidea? Ez dut uste eta ez baldin baditugu gure jarrerak aldatzen, ez dugu konfidantzan bizitzea inoiz lortuko.

JOSEBA BAKAIKOA

Popularity: 22% [?]

Ospitale batean bizi izandako gertaerak

Hiru urtebete badaramat Santa Marina izeneko ospitalean, abade modura. Oso esperientzia ederra da, eta gustura joaten naiz nire lan orduak betetzera. 

Ospitaleraino txirrinduz joaten naiz. Oso aldapatsua izan arren, zoragarria da! Bestaldetik, goitik ikusten diren lekuek –Etxebarri, Basauri, Otxarkoaga eta lekutara ikusten diren mendiak– ikuspegi ederra osatzen dute.
Ospitale honetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla argi eta garbi esan dezakegu. Beren portaerak oso humanoak dira, benetan!
Han sentitzen dut, egunez egun, gure bizitzan zehar inportantzia gehiegi ematen diegula gauza batzuei eta ez dutela hainbesterako balio. Jende asko bizi da kate gogor bati loturik, gero eta gauza gehiago edukitzeagatik lan eta lan, bestelako gauzetarako denborarik gabe! Oso bestelako errealitatea bizi dute ohean daudenak. Bakardadean ikusten ditut askotan, nahiz gizon nahiz andreak, inor ez dagoelako beren aldamenean.
Batzuetan, eta gertakizun hau gero eta gehiago ikusten dut, beste lurraldeetatik etorritako gazteak, ordu pila bat pasatzen dira gaixo hauek zaintzen, familiarik ez daukatela eta. Argi eta garbi dago zergatia: ahaide gutxi eta hauek ez dute posibilitaterik haiengana etortzeko, lanean daudelako. Askotan, bere bizitzari azken arnasa ematen dionak ezin du inorekin kontatu, bakartasun hutsean dagoelako. Hau tristezia!
Nik, gizon edo emakume hauek agurtzen ditudanean, gure bizitzan portaera batzuk aldatu behar dugula sentitzen dut. Baina, gai izango ote gara beste modu batean bizitzeko? Hemen dugu gure bizitzari zentzua emateko bide bat.

JOSEBA BAKAIKOA

Popularity: 21% [?]

UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK ETA LAN EKINTZA-BILBAOK OTXARKOAGARA ZABALDU DUTE ENPRESA-JARDUERETARAKO LOKALAK ESKURATZEKO PROGRAMA

Enpresa-jardueretarako udal lokalak eskuratzeko Programak Otxarkoaga auzoa barne hartuko du hemendik aurrera. Programaren helburua da aplikatutako eremua ekonomikoki eta sozialki dinamizatzea, betiere, ingurua hobetzen eta enplegua sortzen lagunduko duten inbertsioak sortuz.
tresfotosactuales.jpg
Programa Otxarkoagara zabaltzeko prozesua gaur ezarri da, sinatutako lankidetza hitzarmenaren bitartez. Hitzarmena Udal Etxebizitzak erakundeko presidente Julia Madrazok eta Lan Ekintza-Bilbaoko presidente Jon Sustatxak sinatu dute. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute; horren arabera, Lan Ekintzak –ekonomia eta enplegua sustatzeko udal sozietatea– enpresa-proiektu egokienak aukeratzeko ardura izango du, eta Udal Etxebizitzak erakundeak, berriz, enpresa-jarduerarako higiezinak eskainiko ditu: hamar bat lokal Otxarkoagan; horiekin batera, beste hamasei izango dira Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan. Akordio honen nobedadea da lokalak alokatzeko aukera ematen duela, lehendik zegoen erosteko aukeraz gain.

Hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du. Era berean, konpromiso ekonomiko partekatua ere barne hartzen du; izan ere, Udal Etxebizitzak erakundeak, lokalez gain, 60.000 euro jarriko ditu eta Lan Ekintza-Bilbaok, berriz, 200.000 euro.

Programa hau abian jartzeak ingurua hobetzera eta enplegua sortzera bideratutako beste udal ekimen batzuk indartuko ditu. Esate baterako, “Imajina ezazu Otxarkoaga” planetik sortutakoak. Hain zuzen ere, ekimen hori auzoaren etorkizuna birdefinitzeko orduan herritarrek eta gizarte-eragile nahiz auzoetako agenteek izan beharreko partaidetzan oinarrituta dago, eta lehenengo proposamenak luze barik garatuko dira.
Siga leyendo UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK ETA LAN EKINTZA-BILBAOK OTXARKOAGARA ZABALDU DUTE ENPRESA-JARDUERETARAKO LOKALAK ESKURATZEKO PROGRAMA

Popularity: 20% [?]

Nire auzoaz idazten

Ni bizi naizen auzoari Otxarkoagako izena jarri zioten, duela berrogeitazortzi urte inauguratu zutenean. Otxarkoaga izena otso asko duen lekua dela ematen du, eta ez litzateke gauza arraroa izango, iparraldean “Monte Abril” izeneko mendi zabal bat daukagulako. Urte eta erdian, 15.000 biztanlerentzako kaleak, etxeak, era desberdinetako dendak eta bi eliza eraiki zituzten.

Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco, “Generalísimo de los Ejércitos de España”, bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa. Pisu bateko txabolak deuseztatzeko, sei pisuko txabolak eraiki ziren. 45-50 m2-ko txabolak eta, auzoaren erdian, benetako bizkarrezurra bezala, 6 “rascacielos”. Haiek bai, igogailuak dauzkate, baina beste eraikinak, hor konpon, Mari Anton! Gure auzora duela 48 urte etorri ziren gizon-emakumeek orain 70 urtetik gora dute. Eta zer? Ba, jende asko, adintsuak batez ere, ezin dela kalera atera. Zailtasun gehiegi dute beren gorputzak kaleratzeko; eta gainera, gure auzoa ez da batere laua, leku guztietatik aldapak dauzkagu… hori bai, oso leku aproposa daukagu goitibeheraz ibiltzeko.
Duela 10 urte gure udalak berriztatu egin zuen auzoa, kaleak eta dendak batez ere. Orain, beste itxura bat ikusten dugu gure kaleetan zehar ibiltzen garenean; gainera, “lorategi” batzuk jarri dituzte, baina hemen agertzen diren loreak ez dira Moyua plazan daudenak bezalakoak. Badakizue zergatik… Udalak ez daukalako dirurik gure auzo honetan loreak jartzeko. Hau komeria

Popularity: 11% [?]

OLENTZERO BILBORA IRITSIKO DA ABENDUAREN 23KO ARRATSALDEAN

Eguberri usaina dabil giroan, eta urtero legez, Olentzero Bilbora etorri eta bertako neska-mutilak agurtu, hauen eskariak jaso eta merezi dituzten opariak ekartzeko unea iritsi da. Lan gogor bezain eskerronekoa da, eta ikazkin magikoak urtebete darama prestakuntza-lanetan ohiko laguntzaileen konpainian: galtzagorriak eta beti pega-pega dabilkion Mari Domingi atsegina.

Bisitaldi hau dela eta, Olentzerok Bilboko herriari zuzendutako gutun bat bidali du, iaz jasotako tratu ezin hobea eskertzeko. Iaz egin zuen bezalaxe, aurten ere egun bat lehenago iritsiko da Bilbo aldera.

Zenbait berrikuntza Olentzerori ongi etorria egiteko ibilaldian

Ahalik eta jende gehienak ikus dezan, asteazkenean, abenduak 23, Olentzerori ongi etorria egiteko aurtengo ikuskizunak ibilbide luzeagoa izango du. Moyua Plazatik abiatuko da arratsaldeko seietan, eta hortik aurrera, ikazkinik ospetsuena, Mari Domingi eta galtzagorrien segizioa Kale Nagusian eta Nafarroa kalean behera ibiliko dira, harik eta arratsaldeko zazpiak aldera Arriaga Plazara iritsi arte.

Olentzero hilaren 23an Bilbora etortzea ez da inondik ere kasualitatea, hurrengo egunean egin beharreko lan eskergaren ondorioa baizik.

Popularity: 19% [?]

LILURATURIK ITZULI NAIZ

Xirimiri

 

Andaluzian zehar –Malaga eta Sevillan batez ere- ibili naiz urriko zubi luze honetan, hots 9tik 12ra eta liluraturik itzuli naiz.

Andaluziako jende askoren artean iraultzaren biderako ateak irekita daude, ez daudelako gauzak bere horretan onartzeko prest. Pobrezia sakon batean bizi dira asko, baina beti ere itxaropenez beterik.

Sevillan, “Palacio de Congresos” delako eraikin itzelean, mila pertsona baino gehiago bildu ginen. Estatuko leku guztietatik joandakoak, itxura eta mota guztietako jendea. Zertarako bildu horrenbeste pertsona? “Espitualitateak eta etikak beste mundu posible baterako” leloa ikurritzat hartuz eztabaida taldetan lanean jardun ginen. Gure mundu hau aldatzeko hartu behar ditugun bideetaz oso hizketaldi sakon eta ederrak izan genituen, askapenaren teologian barna ere ibili ginelarik. Baina, batez ere, ugari izan genituen eztabaida topaketak gertatu ziren sakonak. Pobrezia 0, askapena –mota guztietakoa- nola bizi e.a. Eta egunei bukaera emateko, jaigiroa. Afrika, Hego Amerika eta Europako leku desberdinetatik etorritako musikalari eta dantzariak.

Topaketaren amaieran, 12ko eguerdian, Espainiako militarrak Madrilen bereak egiten ari zirenean, guk geurea Sevillan. Ia ia bi mila pertsona kolore alaiez jantzirik eta dantzatzen –batukada talde handi batek alaitzen zuen giroa, Sevillako kaleetan barna gindoazela, udaletxera iritsi arte. Gure martxaren aurrealdean, pankarta handi batek zera zioen: “Gure ama lurraren alde eta bizitzaren merkaturatzearen kontra” idatzita. Bukatzeko, pertsona batzuren hitzak eta ni hauekin geratu nintzen: “Pakearen Nobel saria ez datorkio egoki Obamari, beste mundu berri baten alde beren bizitzak eman dutenei, horiei bai datorkie egoki”. Hainbeste dira!

Honetan bukatu ziren hango lanak, baina orain bakoitzak bere bizi-lekuan egin beharko du berea. Konturatu al zara igaro astean, 12tik 18ra, “Pobreziaren aurka”ko astea izan dela. Eta? 1000 miloi pertsona pobrezia gorrian bizi dela mundu honetan. Eta? Bost axola zaigu? Aldaketa sakon bati ekin beharko diogu denok , beste mundu berri batera iritsi ahal izateko.

Popularity: 12% [?]

Non eta nola gaude?

Xirimiri 

Duela egun batzu, azaroaren 30ean zehazki esateko, Suitzan hauteskundeak izan zituzten. Hainbat konturen artean, musulmanek ototiz egiteko dauzkaten “minarete”ak onartzeko prest zeuden ala ez erabaki behar zuten.
Botoa eman zutenen artean erantzuna oso argia zen. % 57,5 ek ezezkoa eman zuen. Suitzako biztanleek minarete dorreak jasotzea debekatzea erabaki zuten. Honek, argi eta garbi, zera adierazten du: suitzarren artean erradikaltasuna finkaturik dagoela. Baina, suitzarren artean bakarrik?
Zein da errealitatea? Suitzan zazpi miloi pertsona bizi dira. Hauetatik, 300.000 musulmanak dira eta hauetatik, gehienak Bosnia, Kosovo eta Turkiatik joandakoak dira, eta lurralde hauetan, islandarrak oso moderatuak dira, ez dira fundamentalismo hutsean erori.
Europako biztanleok arazo gogor bat daukagu eta emaitza honek argi bistan uzten du: alarmaren ezaugarria da, hiritarren burudefentsa. Gure Mundu honetan, bere orokortasunean ikusita, eta krisialdi ekonomiko larri batean sartuta gaudela kontuan hartuta, herri bakoitza bere ohitura eta erlijio formei lotzen da, eta nekeza izaten da besteena onartzea.
Eveline Widmerrek, Suitzako Justizia ministrak, zera esan du: Hauteskundearen emaitzak, bizatanlegoak islamdar fundamentalismoari dion beldurra adierazten du. Baina, aldi berean, “minarete”ak debekatzea ez da fundamentalismoaren aurka joateko bide egokia.
Ueli Leunbergerek, Suitzako Berdeak alderdiaren lehendakariak zera esan du: “Ondo egindako propaganda baten ondorioa da hau. Suitzako biztanleen aurreiritziekin jolastu egin da”
Pentsa dezagun zer gertatzen den gure artean gurutzearen gaiarekin adibidez eta ez da kontu bakarra. Noiz onartuko ditugu besteak diren modukoak izanda ere? Zergatik gara hain beldurtiak? Ez gara konturatzen desberdinengana hurbiltzeak aberastasuna dakarkigula? Edo zerbait kenduko digutela pentsatzen dugu ba… Jakinduriaren bila joango bagina!
 

Joseba Bakaikoa

Popularity: 11% [?]

Secciones

Archivos

Patrocinios