ZURE NEGOZIO HOBETZEKO ZERBITZU PERTSONALIZATUA

Bezeroak ez dira zure saltokira sartzen eta ez dakizu zergatik?

ZURE NEGOZIO HOBETZEKO Bilbao Ekintzak ZERBITZU PERTSONALIZATUA aurkezten digu, prestakuntza zein aholkularitza zerbitzuak barneratzen dituzten baliabideekin. Gainera, laguntza lerroei eta/edo zure beharretara molda daitezkeen finantzaketari buruzko informazioa ere eskaintzen dizute. Prozesua oso erraza da:

  1. INFORMAZIOA: Hasierako elkarrizketa eta programa honekiko enpresaren egokitasunari buruzko balorazioa.
  2. DIAGNOSTIKOA: Zure saltokiaren hobetze puntuen azterketa eta beharrezko ekintza zuzentzaileak.
  3. PROPOSAMENA: Laguntza teknikoa honako eremuetan: ekonomiko finantzario, merkataritza zein marketing estrategia, giza baliabideak eta teknologia berriak zure saltokiarentzako (blogak, sare sozialak,…)

Internet, Facebook, negozioaren gestioa, … Nola erabiltzen da guzti hau?

SPRIren MICROEMPRESA DIGITAL@ aurkezten dute, zure lehiakortasuna hobetzen duen prestakuntza eta aholkularitza dohaineko zerbitzua, teknologia berriak erabiltzen eta zure negozioan ezartzen erakutsiz, 2 jarduera independenteetan zehazten dena:

  • Kurtsoak: teknologia berriekin erlazionatutako 2 orduko oinarrizko eta dohainezko kurtsoen hileroko planifikazioa.
  • “IKT emaitzen ezarpena”: aholukulari-teknologiko batek gestiorako aplikazioak instalatzen ditu, gehienak  doakoak eta errazak, zure negozioa interneten kokatzeko, sare sozial eta salmenta atariekin bezero eta salmenta gehiago lortu, kostuak murriztu lainoko tresnen bidez, zure negozioaren kudeaketa hobetu salmenta puntuko terminala erabiliz, hitzorduak eta bezeroak kudeatu, gailu mugikorrentzako konponbideak bilatu …

Likidezia behar duzu zure zirkulatzailea finantzatzeko?

Eusko Jaurlaritzaren ETEak BAKARKAKO ENPRESABURU ETA AUNTONOMOEI FINANTZA-LAGUNTZA programa aurkezten dute, banku-finantzaketa lortzeko aukera emateko eta likidezia eta zirkulatzailearen finantzaketa beharrak erantzuteko, Elkarren Bermerako Sozietate batek bermatuta eta zure negozioarentzat baldintza onuragarriekin:

  • Abalen kostua eta baldintzak:
  • Azterketa-komisioa: mailegu printzipalaren 0,10%.
  • Formalizazio-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20.
  • Abal-komisioa: % 0,75 urteko.
  • Maileguen zenbatekoa: 
    • ETEntzat: 50.000 euro eta 650.000 euro artean.
    • Enpresari eta profesional autonomoak: 5.000 euro eta 100.000 euro artean.
  • Interes tasa:
    • Euriborra sei hilabetera + diferentziala, maileguaren eperearen arabera (urte bateko aukerako karentzia)

>3 urte: % 2,00 > 5 urte: % 2,25 > 7 urte: %2,50

    • ICO modalitatea: ICO diferentziala + %0,75
    • EPSV modalitatea: EPSV interesa + %075

 Informazio gehiago 94 600 22 00 telefonoan.