http://kulturabarrutik.eus/programa/bilboko-zirkuitua/
BILBOKO ZIRKUITUA
Antzerkia /Teatro |
AZAROAK 16 NOVIEMBRE // 19:30 |
CENTRO MUNICIPAL BEGOÑA UDALTEGIA |
Sortzaile eta antzezleak:
Getari Etxegarai, Aitor Fernandino Testua: Mikel Fernandino |
Laburpen: Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak. Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Evaren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio. Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egiaustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua... Paradisua izaten jarraituko du? Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historioaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu ditugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.
|
Antzezlan hau Poltsiko Antzerkia Sariaren
2017ko edizioaren irabazlea izan da. |
OHARRA / NOTA *Castaños Udaltegian Azaroaren 30rako, “Anodino Teatroa” taldearen “Erbeste edo sahiets baten aldarrikapena”, programatuta zegoenemanaldia Azaroaren 29ra aldatzen da, asteazkena, ordutegi berberan, 19:30etan. Parkatu eragozpenak. *La representación “Erbeste edo sahiets baten aldarrikapena” del grupo “Anodino Teatro”, que estaba programada para el 30 de Noviembre, se traslada al 29 de Noviembre, miércoles, en el mismo horario, 19:30 horas. Perdonad las molestias. |
AZAROAK 17 NOVIEMBRE // 19:30 |
CENTRO MUNICIPAL ERREKALDE UDALTEGIA |
ENERITZ ARTETXE KARRAMARROA (EUSKARAZ)
Testua: Dxusturi Teatroa, Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe, Marcela Iacuben testuetanoinarrituta Zuzendaria: Pablo Ibarluzea Aktoresa: Eneritz Artetxe Ezenografia: Iñaki Ziarrusta Jantziak: Azegiñe Urigoitia
|
Laburpen: “Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi Teatroak sortu duenbakarrizketa bat da.
Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabebatez. |
“Ez dut lorik egiten. Min ematen dit Mikelek. Paparrean min dut eta lehertuko zaidala ematen du. Arnasa sentitzen dut bihotzaren kontra borrokan. Kontra neurkadan, erraiak zapartatuko balizkit bezala.”
“Baina zer da hori? Zakila? Tronpa bat dela pentsatu dut. Baina zer da gizon hori? Ez da holakorik existitzen... Zortzirentzako errekia ematen du. Hori! Eta goitik behera depilatua...eta ez dakit zer esaldi menbruaren erroaren inguruan zirilikoz tatuatua...” |