Nagusientzako antzerki eta abesbatza hamabostaldia auzo etxean

EGITARAUA

Programa hau Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat adin nagusiko elkartek eskainitako lau abesbatza-kontzertuk eta bost antzerki-emanaldik osatzen dute

Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia, talde honentzako Bilbon egiten den ekimen bakarra da eta pasa den edizioan 1.200 pertsonatik gorako partehartzea izan zuen

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Otxarkoaga-Txurdinagako jubilatu eta adin nagusiko elkarteak eta Nagusiak erakundeak antolatutako hamabostaldi hau abenduaren 9tik 19ra bitartean egingo da, emanaldi guztiak 19:30etarako programatuta daudelarik

Bilbon, 2008ko abenduak 9. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Adinekoentzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia” antolatu du Otxarkoagako Auzo Etxean. Programa honetako emanaldi guzti-guztiak adin nagusiko elkarteetako abesbatzek eta antzerki-taldeek egindakoak izango dira. Otxarkoaga-Txurdinagako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak eta Bizkaiko adinekoak ordezkatzen dituen Nagusiak erakundeak bat egin dute ekimen honekin. Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia, talde honentzako Bilbon egiten den ekimen bakarra da eta pasa den edizioan 1.200 pertsonatik gorako partehartzea izan zuen.

Programa abiarazteko, GAUR, IV. ABESBATZA ASTEA HASIKO DA. Bertan, Bilbo, Barakaldo, Durango, Mungia, Leioa eta Gernikako 11 musika-taldek parte hartuko dute guztira abenduaren 9tik 12ra bitartean. Ondoren, abenduaren 15etik 19ra, VII. ANTZERKI TALDEA egingo da, Gasteiz, Durango, Galdakao eta Zumarraga-Urretxutik etorritako taldeen eta hamabostaldia sustatu duen Otxarkoaga-Txurdinagako taldearen partaidetzaz.

Hauek dira antzeztuko diren lanak: “La familia Martínez”, La Ilusión No Tiene Edad (Vitoria-Gasteiz) taldearen eskutik; “Sueño de una noche de luna llena”, Durangoko Jubilatuen Etxeko Goratagora antzerki-taldearena; “El vestido de novia”, Galdakaoko EPA taldearen muntaia; Zumarraga-Urretxuko Irri Makilla taldearen hiru antzezlan labur (“El retrato de la baronesa”, “El niño” eta “El doctor Bacterio”); eta amaitzeko, barikuan, hilak 19, Otxarkoaga-Txurdinagako Beti Gazte taldeak hiru antzezlan taularatuko ditu (“Pin y Pon”, “Trámites burocráticos en la Seguridad Social” eta “El problema de las listas de espera”).

Emanaldi guzti-guztietan sarrera librea eta doakoa izango da aretoa bete arte, eta 19:30etan hasiko dira Pau Casals Etorbideko 19an kokatuta dauden udal instalazioetan. Hortik hurbil dagoen autobus-geralekuan Otxarkoaga auzoa Bilboko erdigunearekin lotzen duten zenbait linea gelditzen dira

AGUSIENTZAKO IV. ABESBATZA ASTEA:

  • 9 martitzenaOtxarkoaga-Txurdinaga-ko BETI GAZTE Abesbatza
    Zuazo – Barakaldoko Abesbatza
    Otxarkoaga-ko Abesbatza

  • 10 eguaztenaDurangoko Jubilatu Elkarteko IZAR-GAZTEA Abesbatza
    Mungiako Jubilatu Elkarteko DANONTZAT Abesbatza
    Zorrotzako MIKEL DEUNA Abesbatza

  • 11 eguenaAtxuriko EMAIZ Abesbatza
    San Inazioko ARRIAGA Abesbatza

  • 12 barikuaLeioako Jubilatu Etxeko Abesbatza
    GURE ARBOLA ZAHARRA Adineko Elkartea Gernika – Lumoko Abesbatza
    Boluetako Jubilatu Elkarteko Abesbatza

NAGUSIENTZAKO VII. ANTZERKI ASTEA:

  • 15 astelehenaGasteizko LA ILUSIÓN NO TIENE EDAD Antzerki Taldea. “La familia Martínez”.

  • 16 martitzenaDurangoko Jubilatu Etxeko “GORATAGORA” Antzerki Taldea. “Sueño de una noche de luna llena”.

  • 17 eguaztenaEPA GALDAKAO Antzerki Taldea. “El vestido de novia”.

  • 18 eguenaZumarraga – Urretxuko “IRRI MAKILLA” Antzerki Taldea. “El retrato de la baronesa”, “El niño”, “El doctor bacterio”.

  • 19 barikuaTxurdinagako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteko BETI GAZTE Antzerki Taldea. “Pin y Pon”, “Trámites burocráticos en la Seguridad Social”, “La lista de espera”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *