Betiko Musika zikloak sei kontzertu eskainiko ditu martxora arte Bilboko Otxarkoaga auzoan
Bilboko Udalak Betiko Musika programaren edizio berria antolatu du 2026ko lehen hiruhilekorako eta musika estilo ezberdinetako sei kontzertu eskainiko ditu, sarrera librekoak eta gazteei zein helduei zuzenduta. Emanaldiak Otxarkoaga auzoko udaltegian egingo dira, larunbatetan, urtarrilaren 17tik martxoaren 28ra bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta joateko gonbidapenak eskuratu behar dira www.bilbaokultura.eus web orriaren bidez; gonbidapenen %20 aretoan berean eskuratu ahalko dira kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. Betiko Musika 2026k euskal musikaren sustraiak ere nabarmenduko ditu, Aikopeko taldearen ‘Kostaldeko koplak’ kontzertuarekin, otsailaren 7an, Argi Zameza abeslariarekin batera Betiko Musika larunbat honetan hasiko da, urtarrilaren 17an,...



















Últimos comentarios