Pincha para escuchar Radio Tular Irratia en directo


Ven con nosotros a Facebook

ZUTIK ZEGOEN ZUHAITZA

Duela egun batzu (hilaren 2an), zutik zegoen zuhaitz eder bat hil zitzaigun. Enbor loditxoa baina oso bizia zen bera. Gure lurrean hasi, hazi eta hezia. Joxemiel Bidador zen bera, 40 urte bete gabeak zituen oraindik.
Altsasun bizi izan zen, Kaputxinook geneukan seminarioan, 1981tik 1984ra , berak hamar urte zeuzkanetik hamairura bitartean
Garai hartan, bolondres moduan euskarazko klaseak ematen . . . → Read More: ZUTIK ZEGOEN ZUHAITZA

BIKTIMEN OROIMENARI BURUZKO ARAZOEN INGURUAN

EAJ alderdiak ez du onartzen Euskadiko Parlamentuan gai honi buruz aurkeztu den zirriborro agiria eta PSOE alderdiak berriz, ahal bezain pronto jarri nahi du martxan.
Biktimak ikastetxetan ager daitezela proposatzen du agiri honek.
Nire ustez, arduradun politikoek ez dute sakonki landu zirriborro hau eta hortik dator ezadostasun hau. Oso gai korapilatsu baten aurrean aurkitzen gara.
Guzti honen iguruan . . . → Read More: BIKTIMEN OROIMENARI BURUZKO ARAZOEN INGURUAN

Ze garrantzi dauka guretzat Haitik?

Gogaituta nago Haitiri buruz eguna joan eta eguna etorri hainbeste berri entzun eta ikusteaz. Komunikabide guztietan goiz, eguerdi eta gauean, egun guzti hauetan zehar, Haiti. Baina, norentzat zen garrrantzitsua herrialde hau? Zer zen Haiti lurrikara hau gertatu baino lehenago? Gobernurik gabeko lurralde bat, besterik ez. Kaleetan zehar segurtasunik eza, erahilak egunero, -mundu mailan kaleetan hildakoen ehuneko . . . → Read More: Ze garrantzi dauka guretzat Haitik?

Sei euro lan egindako orduarengatik

Krisialdi sakon baten barruan gaudela esaten digute eta badirudi egia dela. Jende asko lan gabezian geratzen ari da. Irabazten dugun diruarekin, gero eta gauza guttiago eros dezakegu eta Banketxeak ez dira gutaz fidatzen. Eta honetan datza arazorik handiena, konfidantza arloan. 

Denok, gero eta gauza gehiago eduki nahi dugu, gero eta hobexeago bizi nahi dugu eta hobe bizitzeko, . . . → Read More: Sei euro lan egindako orduarengatik

Ospitale batean bizi izandako gertaerak

Hiru urtebete badaramat Santa Marina izeneko ospitalean, abade modura. Oso esperientzia ederra da, eta gustura joaten naiz nire lan orduak betetzera. 

Ospitaleraino txirrinduz joaten naiz. Oso aldapatsua izan arren, zoragarria da! Bestaldetik, goitik ikusten diren lekuek –Etxebarri, Basauri, Otxarkoaga eta lekutara ikusten diren mendiak– ikuspegi ederra osatzen dute.
Ospitale honetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla argi . . . → Read More: Ospitale batean bizi izandako gertaerak

Nire auzoaz idazten

Ni bizi naizen auzoari Otxarkoagako izena jarri zioten, duela berrogeitazortzi urte inauguratu zutenean. Otxarkoaga izena otso asko duen lekua dela ematen du, eta ez litzateke gauza arraroa izango, iparraldean “Monte Abril” izeneko mendi zabal bat daukagulako. Urte eta erdian, 15.000 biztanlerentzako kaleak, etxeak, era desberdinetako dendak eta bi eliza eraiki zituzten.

Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? . . . → Read More: Nire auzoaz idazten

LILURATURIK ITZULI NAIZ

Xirimiri

 

Andaluzian zehar –Malaga eta Sevillan batez ere- ibili naiz urriko zubi luze honetan, hots 9tik 12ra eta liluraturik itzuli naiz.

Andaluziako jende askoren artean iraultzaren biderako ateak irekita daude, ez daudelako gauzak bere horretan onartzeko prest. Pobrezia sakon batean bizi dira asko, baina beti ere itxaropenez beterik.

Sevillan, “Palacio de Congresos” delako eraikin itzelean, mila pertsona . . . → Read More: LILURATURIK ITZULI NAIZ

Non eta nola gaude?

Xirimiri 

Duela egun batzu, azaroaren 30ean zehazki esateko, Suitzan hauteskundeak izan zituzten. Hainbat konturen artean, musulmanek ototiz egiteko dauzkaten “minarete”ak onartzeko prest zeuden ala ez erabaki behar zuten.
Botoa eman zutenen artean erantzuna oso argia zen. % 57,5 ek ezezkoa eman zuen. Suitzako biztanleek minarete dorreak jasotzea debekatzea erabaki zuten. Honek, argi eta garbi, zera adierazten du: . . . → Read More: Non eta nola gaude?

Giza eskubideei buruz hitz egiten

Xirimiri

 

Abenduaren 10ra egun berezi bat dugu. Duela 60 urte -1948an- agertu zen, Naciones Unidas erakundeak asmaturik, Giza Eskubideen dokumentua. Ordutik gaur egunera 61 urte, baina paper eta hitzetan joan diranak.
Giza eskubideak aldarrikatzen diren egun honek aldaketa sakon bat eskatzen digu, gure arteko harremanetan batez ere.
Eskubide horietatik bizitza errespetatzearena da garrantzitsuena, eta hau modu desberdinetan adierazten dugu.
Baina, . . . → Read More: Giza eskubideei buruz hitz egiten

ETXERIK GABEKOEN EGUNA

Xirimiri

Hilabete honen 22an etxerik gabekoen eguna ospatuko dugu. Eta niri zer? Eta zuri? Ez dut uste ospatzea hitzik egokiena denik. Zer ospatzen dugu?
Gure hirietan eta gure hirietako kaleetan, gero eta jende gehiago bizi da. Bilbon bertan, 170 gizon-emakume baino gehiago bizi da horrela. Eguna joan eta eguna etorri eta ez dute beraien lekua aurkitzen.
Eta niri . . . → Read More: ETXERIK GABEKOEN EGUNA

Secciones

Archivos

Patrocinios