Musikari eta ikus-entzunezkoei buruzko ikastaroak


 

 

“Ikus-entzunezkoak ezagutzen” ikastaroa

Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude. Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira.
Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek.

  • Egunak eta orduak: 

    – Irratia: urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an, 20:00etatik 22:00etara. 
    – Kamera erabiltzea: azaroaren 2an, 4an, 9a eta 11n, 20:00etatik 22:00etara.
    – Bideo-edizioa: azaroaren 16an, 18an, 23an eta 25ean , 20:00etatik 22:00etara.

  • Zenbatekoa:

    25 € ikastaro osoa. Tularreko bazkideentzat: 20 €.
    Gai bakarreko bakoitza: 10 €. Tularreko bazkideentzat: 6€.
    Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0009 81 9105046391
    Informazio gehiago web honetan: www.asociaciontendel.org

Txalaparta ikastaroa

  • Egunak eta orduak:

    Txalaparta: martitzenetan, 2009ko azaroaren 3tik 2010ko ekainaren 29ra, 17:00etatik 20:00etara.

  • Zenbatekoa:

    105€.
    Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0358 00 9108014507.

Gitarra elektriko, baxu, bateria, informatika musikala eta Home-studioko ikastaroak

Musika-ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat.

  • Egunak eta orduak: 

    – Gitarra elektrikoa: eguaztenetan, 2009ko urriaren 14tik 2010ko maiatzaren 26ra, 20:15etik 21:45era. 
    – Baxua: martitzenetan, 2009ko urriaren 13tik 2010ko maiatzaren 25era, 19:30etik 21:00etara. 
    – Bateria. Hastapenak: astelehenetan, 2009ko urriaren 19tik 2010ko ekainaren 7ra, 19:30etik 21:00etara. 
    – Bateria. Hobekuntza: astelehenetan, 2009ko urriaren 19tik 2010ko ekainaren 7ra, 18:00etatik 19.30era. 
    – Informatika musikala eta home-studio: martitzenetan, 2009ko urriaren 20tik 2010ko maiatzaren 23ra, 19:30etatik 21:30era.

  • Zenbatekoa:

    Gitarra elektrikoa edo Informatika musikala eta home-studio: 70€ (La Calderako bazkideentzat 56€)
    Baxua: 65€ (La Calderako bazkideentzat 52€)
    Bateria: 80€ (La Calderako bazkideentzat 64€)
    Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0212 00 9105956877.
    Informazio gehiago: www.weblacaldera.com  
    Izena emateko orrian interesdunak adierazi behar du ezagupenak dituen ala ez. Azalpena:

    Inskripzioa egiteko arauak:

    1. Izena emateko epea irailaren 21ean hasi eta urriaren 6ra artekoa izango da, egun biak barne. Izena emateko orria interesdunaren datuekin entregatu beharko da Otxarkoagako auzo-etxean edo hara helarazi www.bilbao.net web-orriaren bidez.
       
    2. Ikastarorako onartuen zerrenda egin orduko, izena emateko hurrenkera kontuan hartuko da, Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonak izan ezean; hauek plazak bete barik geratuz gero baino ez baitira onartuko. Zerrenda biak kontsultatu ahalko dira Otxarkoagako auzo-etxean urriaren 8tik aurrera.
       
    3. Izena emateko epea amaituta telefonoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Plaza lortu ez badute, zerrendan zein lekutan dauden jakinaraziko zaie interesdunei. Zenbatekoa ordaintzeko eta ordainagiria faxez edo posta elektroniko bidez bidaltzeko edo Otxarkoagako auzo-etxera eramateko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Diru-sarrera egin ezean edo ordainagiria aurkeztu ezean, matrikula egin barik geratuko da eta plaza hutsik geratuko da.
       
    4. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.
       
    5. Ikastaroetara asistentzia ona edukitzea behar-beharrezkoa izango da. Jarraiko hiru astetan ikastarora justifikaziorik gabe ez badoa ikasle bat, baja emango zaio eta ez zaio matrikulako dirua itzuliko.

    Informazioa: 

    – Otxarkoaga Auzo Etxea (goizez eta arratsaldez); Pau Casals etorbidea, 19
    – Tel.: 94 412 50 42 eta 94 412 03 87
    – Elkarteen web orriak eta www.bilbao.net

    Izena ematea irailaren 21etik urriaren 6ra arte:

    – Otxarkoagako Auzo Etxea (goizez eta arratsaldez)
    – Internetez: www.bilbao.net 

    Ordainagiriak bidaltzeko:

    nzuazo@ayto.bilbao.net eta fax honetara: 94.412.73.31

 

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.