EUSKARA SAILAK SUSTATUKO IKASLEENTZAKO HERRI KIROLEN JARDUNALDIA BIHAR, BARIKUA, TXURDINAGAKO EUROPA PARKEAN

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa antolatzen duten bigarren hezkuntzako ikasleentzako herri kirolen jardunaldia izango da gaur, barikuan abenduaren 12an, Txurdinagako Europa Parkean 10:30etatik aurrera. Topaketa hau Sailaren Xiba ekimenaren barruan dago. Programa honek Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzea du helburu herri-kirolen bitartez. Horrela, ekimenak hezkuntzaren jolas-eremuan ere euskararen erabilera sustatzea du helburu, baita euskara irakasbide eta harreman-hizkuntza izan daitekeela azpimarratzea ere. Ikasturte honetan lau topaketa egingo dira 20 ikastetxeetako 1.000 ikasleen parte-hartzearekin.

Horrela, Kirikiño, Ave María eta Presentación de María Ikasteetatxeko DBHko 130 ikaslek herri kirol eta jolasetan parte hartzen dute; lokotxak, txingak, zakuak, toka, hankapaloak, gizafroga, sokatira, birlak, galotxa, arrauna, etab. Aurretiaz, parte hartuko duten ikasleek jolas eta jokoei buruzko unitate didaktikoak landu dituzte ikastetxeetan, Heziketa Fisiko klaseetan.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.