Categoría: en Euskera

0

BILBOKO UDALAK “IMAJINATU OTXARKOAGA” PLANA MADRILEN AURKEZTUKO DU, BIZIKIDETZAREN ADIBIDE GISA

Bilboko Udalak martxoaren 10 eta 11an “Imajinatu Otxarkoaga" Plan Komunitarioa aurkeztuko du, auzokoen arteko bizikidetza eta kolektibo baztertuenak gizarteratzeko adibide gisa. Horrela, Bilboko Udala Madrilgo Komunitatearen Auzokoen Asistentziarako Zerbitzuak (ASIVECAM) garapen komunitarioari buruz antolatutako jardunaldi profesionaletara joango da, autonomia erkidego eta udal desberdinek etxebizitza eta gizarteratzearen alorretan garatutako politika desberdinak zabaltzeko eta ezagutarazteko asmoz, horrekin elkartrukerako eremua osatuz. Hala, Bilbo hainbat organismo eta herri-erakunderekin batera egongo da jardunaldi hauetan, hala nola, Andaluziako Junta, Madrilgo Komunitatea, Valentziako Generalitat, Galiziako Xunta eta Madril, Zaragoza eta Alacant hirietako udalak. Gizarteratze, hiritar parte-hartze eta garapen komunitarioko programetako 200 arduradun politiko eta tekniko ingururi zuzenduta...

0

LARUNBAT HONETAN, OTSAILAREN 26AN, HASIKO DIRA BERRIRO OTXARKOAGAKO UDALTEGIKO DANTZALDIAK

Datorren LARUNBATEAN, OTSAILAREN 26AN, Otxarkoagako Barrutiko Udaltegian hilabete bakoitzeko azken larunbatean burutu ohi den dantzaldiari ekingo zaio berriro. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Otxarkoaga-Txurdinagako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza du. Elkarteak beste zenbait dantza saio antolatzen ditu bere kontura. Guztira 7 izango dira Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta hilabete bakoitzeko azken larunbatean –azaro amaierara arte– burutuko diren dantzaldiak. Ekainean dantzaldia elkartearen kultur astearekin bat etorriz burutuko da, eta udako hilabeteetan ez da dantzaldirik egongo. Dantzaldiak Dantza Alai orkestrak alaituko ditu, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Otxarkoagako Barrutiko Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea, 19). 2010eko edizioan 2.800 pertsonak hartu zuten parte....

0

EXPODISTRITOK, FORMATU HANDIKO AIREKO ARGAZKIEN BITARTEZ, BILBOK AZKEN 50 URTEETAN IZAN DUEN ERALDAKETA ERAKUTSIKO DUEN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU ASTELEHENEAN BEGOÑAKO UDALTEGIAN

Bilbok eta bertako auzoek azken urteetan izan duten eraldaketa sakona da Bilboko udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko EXPODISTRITO programa barruko argazki erakusketa berriaren ardatza. Barrutietako Udaltegietako aldi baterako erakusketa ziklo horrek astelehen honetan, urtarrilaren 31N, inauguratuko du Begoñako Udaltegian, gure Hiriak azken mende erdian izan duen bilakaera airetik ikusita erakusten duen argazki bilduma. Bilbao, 50 urteko hiri eraldaketa “Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak” formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 cm) osatutako bilduma da. Argazki horiek gure Hiriko zenbait leku erakusten dituzte, orain 50 urte eta gaur egun. Hiriak epe horretan bizi izan duen eraldaketa sakona arlo fisikoan eta...

0

BILBOKO UDALTEGIEK ‘EXPODISTRITO’ PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE

“Expodistritok”, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekoko egitaraua inauguratu du aste honetan. Datorren MARTXOAREN 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Erakusketa horietako lau argazki erakusketak izango dira, bat pintura lanez osatua eta azkena, Josu Aranbarrik, “Piztiak” taldearen abestietan oinarrituta, egindako diziplina anitzeko lana. Argazkia protagonista izango da 2011ko lehen hiruhileko honetan. Umida Akhmedova argazkilari eta dokumentalgilearen argazkiak ikusi ahal izango ditugu. Argazkilaria bere herrialdean kondenatuta dago, nazio uzbekistandarra iraintzeaz eta difamatzeaz akusatuta, bertako biztanleen bizimodua erretratatzeagatik. Erakusketa, Zentsura...

0

BIHAR BARIKUA, ABENDUAK 24, BILBOBUS ZERBITZUA 20:30ETAN BUKATUKO DA GABON GAUEKO OSPAKIZUNAK DIRELA-ETA

Mañana, viernes 24 de diciembre de 2010, con motivo de la celebración de la Nochebuena, el Ayuntamiento de Bilbao suspenderá todos los servicios de Bilbobus a partir de las 20,30 horas, para que los trabajadores puedan disfrutar de la noche junto a sus familias. Así, las últimas salidas desde las cabeceras de línea serán a las 20:30 horas mientras que al día siguiente, día de Navidad, las primeras salidas de todas las líneas darán comienzo a las 9:00 de la mañana. Bihar, barikua, 2010eko abenduaren 24a, Gabon Gaueko ospakizunak direla eta, Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzua 20:30etan etengo du, langileak euren...

0

“Otxartruke” denboraren bankua jarri du martxan Bilboko Udalak Otxarkoaga auzoan

Auzokoen arteko lankidetza dimentsio berrian sartu da Otxarkoagan, Bilboko Udalak bultzatutako azken ekimenarekin. Herritarren Parte-hartze Sailak eta Barrutiko Kontseiluek "Otxartruke" denboraren bankua jarri dute gaur martxan. "Imaginatu Otxarkoaga" udal programako ekimen honetan, laguntzeko gogoak eta mesedeen elkartrukeak dirua ordezkatzen dute. Seguir leyendo el arículo Otxarkoagako denboraren bankuak ez dauka ordutegi finkorik, interesik edo betebeharrik. Herritarren eskaerari erantzuna emateko asmoz sortu da, ingurune horretako auzotarren beharrizanak bete daitezen, horrela beraien arteko harremanak eta bizi-kalitatea hobetuko direlako. Gaur arratsaldeko 20:00etan Otxarkoagako auzokideak gonbidatuta daude Auzo Etxean egingo den aurkezpenera. Halaber, auzoko Jubilatuen Elkarteak luntxa eskainiko die bertaratutakoei 20:30etan. Hizkuntza-ikastaroak etxean ematea etxeko...

0

PAU CASALS KALEA ZATIKA MOZTUKO DA OTXARKOAGAKO METRO-GELTOKIAREN ERAIKUNTZA ERRAZTEKO

Bilboko Udalak jakinarazi nahi du, martitzenean hasi, azaroak 16, eta ondorengo bi urteetan, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa zatika etengo dela Pau Casals kalean, Kepa Enbeita Plazaren parean, Otxarkoaga auzoaren erdialdeko metro-sarbidearen eraikuntza-lanak errazteko asmoz. Pau Casals kaleko trafiko-etenak Kepa Enbeita Plazaren bide-tarte osoa hartuko du, Zizeruenea kaletik Larratundu kaleraino. Metroaren 3. Lineako sarbidearen eraikuntza-lanak amaitu arte, galtzada okupatuko da —lehendabizi Otxarkoagaranzko erreia eta gero bestea—, baita espaloia eta lur gaineko aparkalekua ere jarduketa-eremu osoan. Ibilgailuen zirkulazioa bere horretan mantenduko da une oro Txurdinagarako noranzkoan (Artalandioko biribilgunerantz). Bestalde, kontrako norabidean doazen ibilgailuak Zizeruenea eta Larratundu kaleetan zehar desbideratu beharko dira. Bilbobusen...

0

“IMAJINATU OTXARKOAGA” PROGRAMAK AUZOKO BIZILAGUNAK INPLIKATU GURA DITU JOLAS JARDUERA BERRIAK ABIAN JARRIZ

Herritarren partehartzea sustatzea eta gizarte-kohesioa bultzatzea dira "Imajinatu Otxarkoaga" Plan Komunitarioaren oinarriak . Xede horrekin, gizarte eragileek, auzokoek eta Bilboko Udalak auzo honen etorkizuna guztion artean diseinatzen laguntzeko jolas-jarduerak prestatzen jarraitzen dute. Plan Komunitarioaren lehenengo fasean sortutako egoerari buruzko gogoetan azken hamarkadetan auzoan izandako zailtasunak ezagutarazi dira. Horren baitan, auzoan partaidetza sustatzen duten ekimenak garatzen jarraitzeko auzokoek zuten interesa nabarmendu zen. Horrela, auzo aktiboa erakutsi dezakegu, auzotar guztion gizarte eta kultur inplikazioaren aldekoa. Hala, azaroaren 6, 19 eta 21ean Otxarkoaga auzoa partehartzea sustatzeko xedez sortutako hainbat jardueraren agertoki bilakatuko da. Adinekoen egoerari buruzko kafe-tertulia • Azaroak 6 larunbata • 11:30etan...

0

IREKI DA ANTZERKI, DANTZA, MUSIKA EDO PERFORMANCE INTERPRETEEI ZUZENDUTAKO ARGIZTAPEN IKASTARORAKO MATRIKULAZIO EPEA

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), antzerki, dantza, musika edo performance interpreteei zuzendutako argiztapen ikastarorako matrikulazio epea zabaldu du. Ikastaroa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilbaoeszenarekin – Baliabide Eszenikoen Zentroarekin elkarlanean antolatu da. Prestakuntza espezializatu hori astelehenetik ostiralera eskainiko da, azaroaren 22tik 26ra, Otxarkoagako udaltegian. Ikastaroa goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara emango da, eta bere helburua, interpreteari, bere aurrean duen eszena bakoitzean argia era egokian erabiltzen erakustea da. Tailerra Rafael Echeverz irakasleak emango du, eta, antzerki, dantza edo musika proposamenetan argiak duen garrantzia ulertu nahi duten zuzeneko ikuskizunaren alorretako batean esperientziadun Arte Eszenikoen profesionalei eta...

0

ESPALOIA ETA TAXI GELTOKIA ALDI BATERAKO OKUPATUKO DIRA ERNESTO ERKOREKA PLAZAN

Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2010eko irailaren 8an hasi (eguaztena) eta bi hilabeteko epean, gutxi gorabehera, espaloia eta Taxi geltokia aldi baterako okupatuko direla Ernesto Erkoreka plazan, 2. zenbakiaren parean. Taxi geltokia plaza horretako 8. zenbakiaren parera eramango da, eta bide librea izango da oinezkoentzat uneoro. Espaloia okupatuko da eskailerak eta arrapalak egiteko Barkatu eragozpenak.

0

Kafe Solasaldia Azaroak 6 Nagusien Beharrizanen Ikerketa

Dakizuenez, Imajinatu Otxarkoaga Programak hainbat ekintza jarri ditumartxan, zuek parte hartu zenuten elkarrizketa-apreziatibotik jaiotakoak. Martxan jarriko den hurrengo ekimenetariko bat hastear dago, Auzoko Nagusien Beharrizanak zeintzuk diren Aztertuko dituen Ikerketa. Hazteko, Kafe Solasaldi Herrikoia bat ospatuko da, ekintza irekia izanik nahi duten pertsona guztiak parte hartu dezakete, nagusien bizi kaliteatea hobetu dezaketen ideiak batzea izango da helburua. Hau dela eta, Kafe Solasaldi Herriko honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Plaza mugatuak direnez, parte hartu nahi izan ezkero jar zaitezte gurekin harremanetan,  94 473 34 12 telefonora deituz (Lauragaitik galdetuz).

0

Bidaiari dubi dubi lehiaketa. Bidaiarien txokoa. Lanak aurkeztea on-line

Bidaiari dubi dubi lehiaketaren irudiaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiekin erlazionatutako bideo labur bitxiak sarituko dituen "Bidaiari Dubi Dubi" lehiaketaren lehen edizioa deitu du. Bidaia posta-txartelen lehiaketa ordezkatuko duen ekimen hori, duela zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiekin erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak eramaten dituen “Bidaiariaren txokoa” programaren barruan sartzen da. Lehiaketa 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin duten pertsonaren edo pertsonen irudiak jaso beharko ditu. Horrez gain, norberak sortutako edo egile...

0

OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN IKASTAROAK

“IKUS-ENTZUNEZKOAK EZAGUTZEN” IKASTAROA Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude. Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira. Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek. Egunak eta orduak: ? Kamera erabiltzea: urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, 20:00etatik 22:00etara. ? Bideo-edizioa: azaroaren 2an, 4an, 9an eta 11n, 20:00etatik 22:00etara. ? Irratia: azaroaren 16an, 18an, 23an eta 25ean , 20:00etatik 22:00etara. Zenbatekoa: 25 € ikastaro osoa. Tularreko bazkideentzat: 20 €. Gai bakarreko bakoitza: 10 €. Tularreko bazkideentzat: 6€. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0009...

0

EUSKAL HERRIA, ASTURIAS, KANTABRIA ETA LEVANTEKO KONDAIRAK ETA ZELTEN ISTORIOAK, BILBAO DENDAK-EK ABIATU DUEN SAN JOANETAKO EKINTZAREN ARDATZ

Aurten, Bilbao Denda-eko kide diren saltokiek oso ekintza berezia antolatu dute San Joan gaua ospatzeko: herri desberdinetako kondairak argitalpen batean bildu eta horren 10.000 ale banatuko dituzte merkataritza-gune desberdinetan, ekainaren 21, 22 eta 23an. Hilaren 21eko goizean Santutxun, Otxarkoagan eta Txurdinagan banatuko dira, eta arratsaldean Basurtun, Zorrotzan eta Errekalden. Martitzenean, hilak Deustun eta San Ignazion banatuko dira goizean, eta arratsaldean, 2. Barrutian eta Zubiarten; eta eguaztenean, ekainak 23, Alde Zaharrean, Erriberako Merkatuan eta Bilbo Zaharrean goizean, eta Bildo Erdialdean arratsaldean. Ekintza honek azken puntua ezarriko dio merkataritza-plataformak haurtzaroari eskaini dion hiruhilekoari. Maitagarri atsegin batek ongi etorria emango die irakurleei Euskal...

0

ZUTIK ZEGOEN ZUHAITZA

Duela egun batzu (hilaren 2an), zutik zegoen zuhaitz eder bat hil zitzaigun. Enbor loditxoa baina oso bizia zen bera. Gure lurrean hasi, hazi eta hezia. Joxemiel Bidador zen bera, 40 urte bete gabeak zituen oraindik. Altsasun bizi izan zen, Kaputxinook geneukan seminarioan, 1981tik 1984ra , berak hamar urte zeuzkanetik hamairura bitartean Garai hartan, bolondres moduan euskarazko klaseak ematen genituen eta bera hutsetik hasi eta ekin zion ikasteari. Gure hizkuntza hain gustoko egin zitzaionez sekula ez zion utzi hasitako bideari. Arrez geroztik bere zuztarrak ikertzen jarraitu zuen eta ez zion inoiz lan honi amore eman. Are gehiago, etorkizunera begira asmo ugari...

0

TXURDINAGAKO HIRU PLAZA ETA OTXARKOAGAKO UDALTEGIA MAGIA TOPAKETEN SEIGARREN EDIZIOAREN ESZENATOKI IZANGO DIRA OSTEGUNETIK AURRERA

Seigarren urtez jarraian, Bizkaiko hiriburuko 3. barrutia (Otxarkoaga – Txurdinaga) eszenatoki paregabea bilakatuko da prestidigitazioaren zaleentzat, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Magia Topaketen barruan. Aurtengo edizioak izango duen berrikuntza nagusia, programatutako ikuskizun guztiak kaleko eszenatoki guztietan ikusteko aukera izango da, izan ere, emanaldi guztiak Txurdinagako Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi Erdia (Julian Gaiarre kalean, 4-12 zenbakien aurrean) plazetatik txandakatuz joango baitira. Horrez gain, nazioartean ospe handia duten magoek hartuko dute parte programan, Peter Wardell britainiarra edo haurrei zuzendutako magian aditua den Carlos Adriano argentinarra, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia Otxarkoagako Udaltegian burutuko da, ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, Abozzi konpainiaren...

0

‘IMAJINATU OTXARKOAGA’ PROIEKTUAK BESTE EKINTZA BAT JARRI DU ABIAN GIZALEGEZKO JARRERAK ETA ELKARBIZITZA BULTZATZEKO AUZOAN

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Sailak beste ekintza bat jarri du abian auzoan gizalegezko jarrerak eta elkarbizitza bultzatzeko. Proiektu berri honen helburua elkarbizitza hobetzea da, horretarako gizalegezkoak ez diren zenbait jarrera aldatuta, kaltegarriak diren topikoak gaindituz eta elkarbizitzak Otxarkoagan dituen alde positiboak ahal den neurrian azpimarratuz. IMAJINATU OTXARKOAGA plana taxutzean, auzotarrek euren kezka azaldu zuten auzoan ikus zitezkeen zenbait jokabideren aurrean; izan ere, tirabirak eta gatazkak sortzen baitziren. Auzotarren konpromisoan oinarrituriko plan zibikoa egiteko premiak eraginda, elkarbizitza baketsurako aurrerapausoak ematera bideratu zen proiektua.

0

BILBOKO UDALAK ESZENA-PRODUKZIOA BULTZATZEKO ZENTROA SORTUKO DU OTXARKOAGAKO ELIZA ZAHARREAN

Bilboko Udalak eszena-sormen eta –produkziorako laguntza-zentroa prestatuko du Otxarkoagako eliza zaharreko lokaletan. Datozen hilabeteetan, eraikina barrutik berritzeko lanak egingo dira, sektore eszenikoak denbora luzez eskatutako egitura sortze aldera. Modu horretan, Otxarkoagako jarduera ekonomikoa, soziala eta kulturala hobetzearekin batera, Bilboko auzo jendetsu horren irudi berria zabalduko da. Produkzio Eszeniko Profesionaleko Berrikuntza Zentro (PEPBZ) berria arlo horretako egungo politika osatzeko sortu da, eta aurrerapausoa izango da Bilbo “antzerkiaren hiri” bihurtzeko egindako ahaleginean, ikuskizun eszenikoen prestakuntza, sormena eta erakusketa jorratzeko azpiegiturak izango baititu. Bilbon, egun, badira azpiegitura publiko eta pribatu espezializatu garrantzitsuak, batez ere ikuskizun eszenikoak zabaltzen dituztenak; hala nola, Arriaga Antzokia, Euskalduna...

0

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK BILBOKO 11 HAUR ESKOLETAN

Maiatzaren 3tik 14ra bitartean, biak barne, zabalik egongo da Haur Hezkuntzako Francisco de Goya Udal Eskolan eta Haurreskolak Partzuergokoetan, 0 eta 2 urte tarteko haurrak 2010-2011 ikasturterako inskribatzeko epea Eskola horien irekierak zerikusi zuzena du, Bilboko Udala zerbitzu hau pixkanaka-pixkanaka Uriko barruti eta auzo desberdinetara hedatzeko egiten ari den ahaleginarekin. Izena emateko prozesuan parte hartzeko interesa dutenek informazioa eta inskripzio-orriak eskuratu ahal dituzte hautatutako edozein haur eskoletan. Behin-behineko zerrendak haur eskola guztietan argitaratuko dira ekainaren 18an, eta behin-betikoak uztailaren 2an. Francisco de Goya haurreskolaren kudeaketa Haurreskolak Partzuergora pasako da irailean. Egutegia * Izena emateko epea Maiatzak 3-14 * Behin-behineko zerrendak...

0

OTXARKOAGAKO IRUMINETAKO PARKE BERRIAK 300 ETXEBIZITZA INGURUKO IRISGARRITASUNA KONPONDUKO DU

Otxarkoagako bizilagunek beste gune berde bat daukate auzoan: 42.700 metro karratuko parkea inauguratuko da Irumineta izeneko gunean. Ekintza horrekin Otxarkoaga auzoko berreskurapen integrala bukatu da eta, era berean, Irumineta-Arbolantxa auzoetako irisgarritasuna konpontzen da. Izan ere, parke berritik sartu ahal izango dira larrialdietako ibilgailuak eta anbulantziak gune horretako 300 etxebizitza ingurura iristeko. Proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da auzoko familien elkartearekin eta gainontzeko auzo- elkarteekin lortutako adostasuna. Espazio hau sortzea Bilboko Udalaren helburua izan da, uriko auzoak hobetzeko eta aisialdiko espazio eta azpiegitura berriak emateko, bai eta uriko Gune Berdea egiteko ere, Bilboko barrutietan eta auzoetan parke berriak eraikiz. Horrela, bada,...