Etiquetado: Grammy Sariak

0

Goizeko Argiak Otsailaren 9an

Programa entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen duzu programan jorratutako gaiak. TENDENTZIAK    Tendentzia azkenetarikoa jatetxeetan bezeroak nahi duena ordaintzea da. Bai, ondo irakurri duzu, bezeroak jatetxeetan nahi duena ordaindu dezake. Krisia dela eta jatetxe askok bezeroak galdu dituzte, batez ere, prezio garestiak dituztenek. Horregatik, janaria merkeago ematea erabaki dute askok, baina, bada ordaindu beharreko zenbatekoa erabakitzea bezeroen esku utzi duenik ere. Londreseko Little Bay jatetxeaz ari gara. Kontua eskatzeko orduan, faktura zuri emateko eta jatekoari prezioa jartzea bezeroaren esku uzteko erabakia hartu baitu Peter Ilic sukaldariak. ‘Zentimo batetik hasi eta 55,4 eurora bitartean, bakoitzak nahi duena ordainduko du’, azaldu...