MUSIKAREN EUROPAR EGUNEAN
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak dei egin die estilo guztietako musikariei, taldeei nahiz bakarlariei, Musikaren Europar Eguneko ospakizunean parte har dezaten. Ekainaren 21ean ospatuko da Kontinente Zaharreko makina bat hiritan. Interprete profesionalei nahiz zaletuei egindako deialdi honen helburua, 1982an ospatzen hasi zen europar festa honetan herritarren partehartzea ahalik eta gehien sustatzea da.
Duela urte batzuk geroztik, Bilbok bat egin du Musikaren Europar Egunean ekitaldiak antolatzeko ohiturarekin, erdialdean eta auzoetan makina bat eszenatoki jartzearen alde apustu eginez. Ekimen honen xedea, kontzertuak kalera eraman eta ekitaldi hauetara ahalik eta jenderik gehien erakartzea da, edozein genero eta estilo bilduz eta musikari profesional nahiz amateurren doinuak tarteko direla.
Ospakizunean parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek 010 telefonoan ezagutu ahal izango dute zehaztasun guztiak edo Bilbotik kapo deituz gero, 944 241 700 telefonoan. Gainera Kultura eta Hezkuntza Sailak musikeguna@ayto.bilbao.net posta elektronikora ere eskuragarri jarri du izena emateko. Dena dela, izena emateko epea apirilaren 30ean amaitzen da.
Últimos comentarios