“OTXARKOAGA ETA BERTAKO JENDEAK” IZANGO DA OTXARKOAGO! KULTURA ETA AISIALDI PROGRAMAKO BIGARREN ARGAZKI LEHIAKETARAKO GAIA
Partaide bakoitzak gehienez hiru irudi bidali ahal izango ditu, formatu digitalean edo analogikoan, edozein tamainatakoak. Lanak igortzeko epea ekainaren 25eko 21:00etan amaituko da.
· OtxarkoaGO! auzoko haur eta gazteei multiabentura jarduerak, ikastaroak, kanpamentuak, tailerrak, kirola edota zine-emanaldiak eskaintzen dizkien aisialdi programa da
Tendel Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, ‘Otxarkoaga eta bertako jendeak’ argazki lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. OtxarkoaGO! aisialdi programaren barruan antolatutako lehiaketa honetan, 300 euroko saria emango zaio senior kategoriako irabazleari (17 urtez goiti) eta Wii bat haur kategoriako garaileari (16 urte arte).
Batean zein bestean, lehiatzaileek auzoaren eta auzokideen irudi ona islatu beharko dute beren lanetan. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez –formatu analogiko nahiz digitalean–, edozein tamainatakoak. Irudiak barrutiko udaltegira (Pau Casals, 19) bidal daitezke ekainaren 25eko iluntzeko 9ak arte, inprimatuta edo kartulina edo antzeko euskarri baten gainean itsatsita. Haur kategorian, halaber, aintzat hartuko dira Tendelen helbide elektronikora igorritako argazkiak: asociaciontendel
OtxarkoaGO! aisialdi programa osatzen duten gainerako jarduerek bezalaxe, argazki lehieketak Jauregizar eta Tular Irratiaren babesa izango du. Iaz, 80 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten lehiaketa honetan. OtxarkoaGO! esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritutako ekimena da, hiritarren partaidetza ardatz duena. Bertan, Otxarkoagako auzokideek era askotako proposamenak aurki ditzakete, hala nola, argazkigintza, sukaldaritza era graffiti ikastaroak, kirol norgehiagokak, multiabentura jarduerak eta zine-emanaldiak.
Últimos comentarios