BILBOKO UDALAK OTXARKOAGAKO AUZO ETXEKO PLAZAN MANTENTZE-LANAK HASI

lboko Udalak hurrengo astelehenean, abuztuak 4, hasiko ditu Otxarkoagako Auzo Etxeko plazan mantentze-lanak. Lanak plazan dagoen pergola botaz hasiko dira, egoneko toki horretako ornamentuzko elementu kaltetuenetako bat izanik. Lanek bi aste inguruko iraupena izango dute.


. Pergolen ingurua jada sokaz hesi da eta pergola Pau Casals etorbidetik hainbat garabiren laguntzaz botako da; bertan ibilgailuen trafikoa moztuko da lanen ondoko zirkulazio-erreian.

Lanak hasia urretik, Otxarkoagako udal-merkatura sartzeko behin-behineko sarbidea prestatuko da.

Mantentze-lanak aurtengo azken hiruhilekoan hastea aurreikusten den plazaren urbanizazioaren aurretiazko jarduketak dira. Horren helburua plazaren begiratoki izaera mantenduko duen eremu simetriko eta bateratu berria sortzea da.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.