UDALAK UDALTZAINGOAREN KOMISALDEGIA BERRIZTATUKO DU OTXARKOAGAN
Auzoko Hiritar-zentroaren behe solairuan kokatua, Pau Casals Hiribidean, gaur egungo komisaldegiari ondoko lokala gehituko zaio. Hartara, leku gehiago izango du agenteen aldageletarako, eta barnealdean banaketa hobea izango du. Eraikin berria erabilera desberdinetako hiru eremutan banatuta egongo da: zuzendaritza eremua, jendaurreko arreta eremua eta agenteena, aldagela, zerbitzu, egonleku-jangela eremuekin eta zerrenda pasatzeko eremuarekin.
Etorkizuneko instalazioen diseinua segurtasun eskabideetara eta arkitektura trabak kentzera bideratuta dago, eta klimatizazioa ere kontuan hartzen du.
Irailaren 24ko bileran Gobernu Batzarrak lanak hastea onartu zuen, urrian hastea aurreikusita daudenak, eta 4 hilabetez luzatuko dira. Bertan 300.000 euro inbertituko dira.
Bizilagunek gozatzeko plaza bat
Ekintza-eremu berean, Obra eta Zerbitzu Sailak Otxarkoagako merkatuaren estaldura ere berriztatuko du, eta gainean plaza bat du gaur egun. Helburua azalera honen iragaizgaitasun sistemak hobetzea da, merkatura iragazpenak gerta daitezen saihesteko.
Sailak ekintza hau baliatuko du, plaza altxatzea eskatzen duena, berriztapen osoa egiteko, ezaugarri berriak emateko eta eremuko bizilagunen erabilera ere handitzeko. Lanak azaroan hastea aurreikusita dago.
Plaza berriaren inguruan pergola erdi-zirkularra egongo da eguzki, haize edo hotzetik babesteko, eta neguan nahiz udan bertan gozatu ahal izateko.
Eserlekuak eta loreztatutako parterreak egongo dira gune berrian, eta argiztapen hobea ere izango du.
Udaletxeak ekintza hau plazarako sarbideak hobetuz osatuko du. Bestalde, Langaran kaletik sartzeko eskailerak berriztatuko dira, irisgarritasun araudira egokitzeko. Bestalde, komisaldegiaren eremutik sarbidea ere hobetuko da, arranpa irisgarri berriak jarriz
Últimos comentarios