“VUELA BONITA” TALDEAK HASIERA EMANGO DIO BIHAR ZIRKUITOAREN UDAZKENEKO ANTZERKI-DENBORALDIARI
Azaroa amaitu arte, emanaldiak egingo dira San Frantzisko, Begoña, Deustu, Otxarkoaga eta San Inazioko udaltegietan, 19:30etatik aurrera, sarrera doakoa delarik (ezinbestekoa da aldez aurretik gonbidapena jasotzea dagokion udaltegian)
Hauxe da Euskadin Arte Eszenikoei zuzendutako zirkuitu amateur bakarra, eta aurreko edizioetan 16.000 ikusle inguru erakartzea lortu du
Bertako Vuela Bonita antzerki-konpainiak hasiera emango dio BIHAR, EGUENEZ, San Frantziskoko Udaltegian, Zirkuitoa 2008 programaren azken faseari. Azaroa amaitu arte, bederatzi antzerki-emanaldi eskainiko dira Bilboko auzo desberdinetan, Arte Eszenikoei zuzendutako Euskadiko antzerki-zirkuitu amateur bakarra osatuz. Antzezlan guztiak 19:30etan taularatuko dira, sarrera doakoa delarik (ezinbestekoa da gonbidapena aldez aurretik jasotzea dagokion udaltegian). “Berezia naiz” da Vuelta Bonita antzerki taldeak bihar aurkezten duen lanaren izenburua. Protagonistak, pertsonaiak duen umorezko amets baten bidez, ilargirako bidaia baten istorioa kontatzen digu, bere ariman eta desioetan barrena.
Datozen asteotan San Frantzisko, Begoña, Deustu, Otxarkoaga eta San Inazioko udaltegietara inguratzen direnek bertako zortzi antzerki-talde hauen lana ikusteko aukera izango dute: Vuela Bonita, Cuerpo Escena, Zaragata, ¡Katastrofen!, Plataforma Itinerante, Y la Casa sin Barrer eta Apurka Antzerki Taldea.
ZIRKUITOA da Euskadin Arte Eszenikoei zuzenduta antolatzen den antzerki amateurreko zirkuitu bakarra. 2007ko edizioan 1.700 ikusle erakartzea lortu zuen, eta 2001 urtean abiatu zenez geroztik, 16.000 lagun inguru bildu ditu. Azken zazpi urteotan, ehun ikuskizun baino gehiago taularatu dira talde amateurren eskutik, 150 emanaldi baino gehiago antolatu direlarik. 2008ko edizioan, 24 antzerki-talde amateurrek parte hartu dute –iaz 16 izan ziren–, eta antzezpen kopurua 25etik 29era handitu da.
Programazioak sei hilabete iraun du, bina hilabeteko hiru programatan banatuta: otsaila-martxoa, apirila-maiatza eta urria-azaroa. Eszenatoki kopurua ere handitu da, eta Deustu, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisco eta Abandoko agertokiei, San Inazio eta Errekaldeko udaltegiak gaineratu zaizkie. Interesatuta daudenek udaltegi desberdinetan lor ditzakete antzezpenetarako gonbidapenak.
ZIRKUITOA – URRIKO ETA AZAROKO PROGRAMAZIOA
Urriak 16 – ‘Cuadros insólitos’. Cuerpo Escena (Begoña)
Urriak 30 – ‘Soy especial’. Vuela Bonita (Otxarkoaga)
Azaroak 20 – ‘Han izanik, hona naiz’. Apurka Antzerki Taldea (Begoña)
Azaroak 27 – ‘Gallinas volar’. Y la Casa sin Barrer (Otxarkoaga)
EMANALDI GUZTIAK 19:30ETAN HASIKO DIRA, SARRERA DOAKOA DELARIK
Últimos comentarios