BILBOBUSEK DATORREN URTARRILEAN BILBOTRANS ESTREINATUKO DU, HOBARIDUN TXARTEL ELEKTRONIKO BERRIA
Urtarrilaren 19tik Bilbotrans udaleko hobaridun txartel berria indarrean jarriko da, eta gaur egungo txartel grisa ordeztuko du. Lau kolektibo hobaridunen 11.500 onuradunek –GGDren hartzaileak, iraupen luzeko langabeak, %33ko edo %65eko ezgaitasuna duten pertsonak eta 65 urtetik beherako pentsiodunak– aurreko txartela udaleko barruti guztietan ordeztu dezakete, helbide hauetan:
– 3. barrutia: Otxarkoaga –Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat etorbidea 12-18)
Txartel-aldaketa doakoa da, eta Bilbotrans txartela bulego horietako edozeinetan jasotzeko, jatorrizko NAN edo pasaportea, gaur egungo argazki bat eta postaz onuradun guztiei bidaliko zaien deialdiaren hitzordua baino ez dira aurkeztu behar.
Bilbotransen indarraldia 5 urtekoa izango da, eta txartela ostu, galdu edo desagertzen bada, txartela berriz berreskuratzeko 3 euro ordaindu beharko dira.
Abantailak eta funtzionamendu-arauak
Bilbotrans txartelari esker, linea-aldaketak doakoak dira. Txartela errazago eta modu eragingarriagoan erabiltzen da, txartel elektronikoa da eta. Bidaia bakoitzaren kostua 0,28 euro izango da 2009an.
Txartela erabiltzeko, txartelak ematen dituen makinara hurbildu behar da, eta makinak berehala tiketa emango du. Behin tiketa emanda, erabiltzaileak ordainketa diruz egin beharko du, orain arte bezala. Era berean, nortasun-agiria erakustea ezinbestekoa izango da ikuskatzaileek eskatuz gero.
Bilbotransi buruzko informazio guztia xede horretarako abian jarri den Call Center-en lor daiteke, telefono-zenbaki hauen bidez: 94 479 09 81 eta 901 505 200.
Últimos comentarios