BILBOKO SANTOS JUSTO Y PASTOR JAIOTZEN ELKARTEAK NEURRI HANDIKO ZAZPI JAIOTZA JARRIKO DITU IKUSGAI AREATZAKO SAN NIKOLAS ELIZAN
Erakusketa bakoitzak sei metro karratu ditu eta ur, ke eta mugimendu efektuak dituzte
Deikundea, Jaiotza, artzaien etorrera, Errege Magoen karabana, Egiptorako ihesa, Jesusen aurkezpena Tenpluan eta Nazareten tailerreko lana dira errepresentatzen diren egoerak
Erakusketa Areatzako San Nikolas elizaren ezkerraldeko atarian egongo da ikusgai GAUR astelehena hilaren 1etik hasita, urtarrilaren 6ra bitartean eta Bilboko Udaleko Kultura eta Ezkuntza Sailaren laguntza izango du
GAINERA, ELKARTE HONEK OHIKOA DEN BEZALA, OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN ABENDUAREN 11tik URTARRILAREN 7ra BITARTEAN, JAIOTZA ETA DIORAMA BATZUK JARRIKO DITUZTE IKUSGAI
Heldu dira gabonak eta hauekin batera jaiotzak. Bilboko Santos Justo y Pastor Jaiotzen Elkarteak Jesusen gaztaroko zazpi une ezberdin prestatu ditu, Bilboko Udaleko Kultura eta Ezkuntza Sailaren laguntzarekin, hain esanguratsuak diren data hauetarako. Gaurtik aurrea egongo dira ikusgai Bilboko Areatzan aurkitzen den San Nikolas elizako ezkerraldeko atarian. Erakusketa gaurtik aurrera, ASTELEHENA 1 egongo da zabalik eta URTARRILAREN 6rarte egongo da bisitatzeko aukera (10:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldez. Gabon egunean eta urte berri egunean itxita egongo da). Sarrera euro batekoa da, umeak dohain, eta honekin jaiotza baten eta otzara baten zozketarako eskubidea izango du ikusleak.
Eraskusgai dauden zazpi jaiotzak sei metro karratuko neurria dute eta guztiak ur, ke eta mugimenduzko efektuak dituzte. Honela, Deikundea, Jaiotza, artzaien etorrera, Errege Magoen karabana, Egiptorako ihesa, Jesusen aurkezpena Tenpluan eta Nazareten tailerreko lana dira bisitariak ikus ditzakeen eszenak.
Gainera, 2003tik egiten datorren moduan, Bilboko Santos Justo y Pastor Jaiotzen Elkarteak jaiotza eta diorama erakusketa bat jarriko dut Otxarkoagako udaltegiko erakusketa gelan, ABENDUAREN 11tik URTARRILAREN 7ra bitartean ikusgai egongo dena ( abenduaren 8, 25, 27 eta 28an eta urtarrilaren 1, 3, 4, eta 6an izan ezik, itxita egongo baita egun hauetan). Gabon egunean eta Gabon zahar egunean, erakusketa zabalik egongo da goizeko 8:30etatik 14:00etara eta gainontzeko egunetan, erakusketaren ordutegia goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00ak arte izango da.
Beste alde batetik, elkarte hau Ourenseko Jaiotzen Elkarteak gonbidatua izan da galiziar hiri honetako Lizeoan Jaiotza Bibliko ikusgarri bat eraiki dezan. Jaiotza hau, Jose Ramon Oza eta Mª Carmen Piñalen eskutik izango da, biak Bilboko Santos Justo y Pastor Jaiotzen Elkarte kideak.
Últimos comentarios