Goizeko argiaz 26-12-08
Artisau-opari bat egin nahi duzula?
Gabonak iristear daude eta ohitura den moduan opariak erosi eta erosi gabiltza gehienok. Gutxitan bururatzen zaigu etxe ondoan ditugun azoketara hurbildu eta opari bitxiak eta originalak hautatzea. Horregatik, iradokizun batekin datorkizuegu Goizeko Argietan; Bilboko Artisau Azokak 26. edizioa ospatuko du aurten. Datorren urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, Arriaga Antzokiaren parean. Beraz, aukera aproposa daukagu artisau-opariak erregalatzeko.
Txapak, adierazpen bide bat dira, denboraren poderioz modaren lekuko bilakatu direnak.
Mezu anitz eraman ditzakete, kolore guztietakoak daude eta toki askotan jarri daitezke; poltsetan, kamisetetan nahiz kapeluetan. Hori dela eta, Gabonei begira Lolacamisetas marka ezagunak gustu guztietarako txapa bilduma berri bat aurkeztu du. Lau txapa 3 eurotan eskuratu daitezke bertan ( www.lolacamisetas.com). Beraz, lagunei egiteko opari bitxia eta merkea egiteko aukera.
Kaleratzeko data jakinik ez badu ere Oasisen disko berria prest dago.
Musikariek adierazi dutenez, Manchesterreko taldearen disko berria ` idatzita eta erregistratuta´ dago jada, baina aurtengo bira amaitu ostean Noel Galager abeslariak taldetik urrun denboralditxo bat pasatzeko asmoa omen daukala adierazi du.
SOS Racismok «Koloretan bizi» zinemaldia antolatu du urte amaierarako. Arrazismoaren aurka borrokan diharduen Gobernuz Kanpoko Erakundeak hainbat film prestatu ditu abenduaren 22tik 30erako. Film guztiak BilbaoArte aretoan proiektatuko dira arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.
PROGRAMAZIOA
Abenduaren 29a
«En un mundo libre» (2007) Zuzendaria: Ken Loach
Esklabotza garaikidea, merkatuaren arauak, esplotazio laborala eta Europako immigranteen prekaritatearen gainean dihardu filmak. Nazioarteko aitorpena jaso du filmak eta besteak beste, film, gidoi eta aktore onenaren saria jaso du Veneziako zinemaldian eta BAFTA sarietan.
Abenduaren 30a
«Persepolis» (2007) Zuzendaria: Marjane Satrapi
Izen bereko komikian oinarrituta dago animaziozko filma. Irandar emakume gazte batek bere herrialdetik Europara alde egin behar izan du islamiar iraultza garaian. Emakume etorkin gisa Europan duen bizimodua erakusten zaigu filmean. Animaziozko Film Onenaren Oscar Saria eta Canneseko Epaimahaiaren Saria jaso ditu, besteak beste.
Euskadiko Filmategiak hainbat artisten inguruko filmak zaharberritu ditu. Urtero-urtero, Euskadiko Filmategiak hainbat dokumentu zinematografiko zaharberritzen ditu, eta teknikoki berreskuratzen ditu , prozedura fotokimikoen bidez eta prozedura digitalekin. Arrazoiak bat baino gehiago dira: euskarriak hondatuta daudelako, formatu txikiko filmen kopia bakarrak direlako, etab. 2008an ahalegin berezia egin dute etorkizuneko belaunaldiei eduki artistikoa duten filmak uzteko, protagonista gisa gure herriko artista plastikoak dituztenak.
Nekane
Últimos comentarios