“EXPODISTRITO”REN EDIZIO BERRI BAT OTXARKOAGAN
Urteko lehen hiruhilabetekoan, sei margolan erakusketa jarriko dituzte ikusgai Abando, Begoña, Zorrotza, San Inazio, San Frantzisko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan.
"Expodistrito", Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berriak ezagutaraztea da.
"Expodistrito" ekimena, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloaren edizio berria abian jarriko da, 2009ko urtarilaren 7tik aurrera Begoñako udaltegian. Lehen hiruhilabeteakoan, sei erakusketa izango dira bizkaiko uriburuko auzoetako udaltegietan txandakatuz, margolanak izanik protagonista.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena, Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. Erakusketa hauen data zehatzak barrutietako udaltegiko bulegoetan jakin ahal izango dira.
2009ko lehen hiruhilabetekoan ondorengo margolan erakusketak jasoko dituzte udaltegiek:
– Inma Tejero. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Guidhall unibertsitatean, Londresen. Beste artista batzuekin batera edo bakarka zenbait erakusketetan parte hartu du Londresen eta Bilbon. “Buzonar-T” artelanen bilduman, etxeko gutunontzietan fakturak, erreziboak eta publizitatea besterik ez dugula jasotzen agertu nahi du. Non gauden sartuta behin eta berriz gogoratzen dizkiguten material horiek erabilita, paperezko mamia egin du eta horrela paper inpertsonala sortu. Horrelaxe sortu da obra plastiko berezi eta bere-berea.
– Terraz (Juan Mª Saenz). Beste era batez interpretatu diren liburu instalazioa, non liburuek beste irakurketa-maila bat proposatzen duten, jatorrizko edukia galdu eta objektu-liburu bilakatu direlako; margotu, ebaki eta erre diren liburuak, lorategia…eta abaniko margotuen instalazio bat.
– Ianire Sagasti. Bere obrak konbentzionalismo afektiboak kritikatu, zalantzan jarri, manipulatu eta erabarritzen ditu. Nabardura erromantikoen interpretazio berriaren bila dabil. Bere margolana adierazpenaren behar bortitza da. Bere lanek fisikoki elkarren aurka jo dezaten nahi du eta horretarako eskura duen edozein bitarteko erabiltzen du. Bere lanen tratamendua irudi zatiek osatutako collage bat da, eta pertsonaia eta objektuekin batera olerki muineko testuak ere tartekatzen ditu.
– Edelberto Alonso Del Busto “Edel”. Artista kubatarra, diseinugile, errotulogile eta argazkilaria da. Estilo zehatza du eta XX.mendearen amaieratik XXI. mendearen hasierara arteko La Habana agertzen du. Habanako bazterren margolaria da, kolorearen magiaren maisua. Beste batzuekin zein bakarka hainbat erakusketa egin ditu Puerto Ricon, Italian, Espainian, Ingalaterran, Frantzian, Alemanian eta La Habanan bertan.
– Floro Oribe y Ana Portillo. Flororen lanetan argia, koloreak eta ohialean zuzenean, marratu barik, pintzelkada luzeak egitea dira ezugarririk nagusienak. Anaren lanetan figurak eta izaki magikoak dira nabarienak.
– Naroa Gutiérrez. “Espejos del alma” bere margolanarekin, gizakiaren mamia jarri nahi da agerian.: denok gara gauza bera, baina itxura desberdinekin, erakunde-nortasun beraren zati gara.
"Expodistrito" ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diren adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta ahalik eta herritar gehienei hurbiltzea da; horretarako egiten da urte askotatik hona Barrutietako Udaltegietan. Beste helburu batzuk ere baditu: artista berriak ezagutarazi nahi ditu, bai eta dagoeneko ezagunak direnen lanak erakutsi ere, eta, oro har, hirian sortzen den mugimendu artistikoaren berri eman nahi du, hainbat estilo eta modalitate artistikoren bidez.
Últimos comentarios