600 BILBOTAR INGURUK ESKURA DEZAKETE JADA KULTURA 18 TXARTELA, MUSIKA, ZINEMA, DANTZA EDO ETA ANTZERKI IKUSKIZUNETARA DOAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DUENA
Oraindik bere sorreratik hilabate bat ere igaro ez den une honetan, badira jadanik 600 eskaera inguru Kultura 18 txartelarentzako, 2009ko urtean zehar 18 urte betetzen dutenentzat -2.500 inguru- zuzendurik dagoena eta musika, zinema, dantza edo antzerki ikuskizunetara doan sartzeko aukera ematen duena. Ekimenak izan duen arrera ona ikusita, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 180 gazte elkarte, ikastetxe eta udal zerbitzuetara –gazte zerbitzuak, barrutietako udaltegiak, polikiroldegiak, liburutegiak,…- zabaldu du txartelaren kanpainako informazioa.
Txartelak, Bilbon erroldatutako gazteentzako urtean zehar izango diren 18 ikuskizun kulturaletarako doako sarrera eskaintzen du, eta honez gain, "Kultura 18" txartelaren jabe denari, berarekin beste lagun bat eramateko %50eko deskontua eskaintzen dio, beti ere txarteldegiko prezioaren gainean.
Ekimen honek gazteriaren artean antzerkia, dantza, opera, musika sinfonikoa edo jazza bazalako adierazpen kulturalekiko zaletasuna piztea bilatzen du, biztanlego gaztearekiko urrunago dauden adierazpen artistikoak alegia, lehentasun kulturalekiko egin diren zenbait ikerketa lanek esaten dutenaren arabera.
Últimos comentarios