“AFRIKA EXPRESS” URTZI URRUTIKOETXEA BILBOTAR IDAZLEAREN AZKEN LANA AURKEZTEN DU OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIAK
Bilboko Udalaren Liburutegi sarean dagoen Otxarkoagako Liburutegiak, BIHAR OSTEGUNA 21, Urtzi Urrutikoetxearen azken lanaren aurkezpena antolatu du, “Afrika Expess” goiburua duen kronika bat. Liburuak, atzekoz-aurreko zentzuan, milaka afrikarren Europarako bidai azaltzen du, kasu honetan, Renault Express furgoneta zahar batean eginik.
Urtzi Urrutikoetxea (Bilbao, 1977), kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan lan egin du, prentsan batez ere, (Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Argia), eta telebistan (Euskal Telebista). Hainbat poesia liburuen egilea da, hala nola, “Borroka galduetatik gatoz” eta “Utzidazu karmina kentzen”; “Auzoak” ipuin liburuarena eta Imre Kertesz hungariar Nobel Saridunaren “Sin destino” eleberriaren itzulpenarena. Gaztelanieraz, korrespontsala izan zen garaian, Berlingo gida liburua ere argitaratua du. Eta informazio alorrean, Afrika, Latinar Amerika, Europa eta Ekialde Hurbileko erreportai anitz egin ditu. Bertsolaritzan ere eman ditu bere haziak, eta egun Euskal Herriko PEN-Klub-eko zuzendariorea da.
2008an Elkar argitaletxeak argitaraturiko Lekuko 7 bere bildumaren baitan, “Afrika Express” da bere lan berriena. Eta liburu honen aurkezkena BIHAR osteguna 22, 19:30etatik aurrera Otxarkoagako Liburutegian izango da (Avenida Pau Casals, 19)
x favro necesito el resumen de africa express eskerrik asko