SURBISA-K PROFESIONAL TALDE BAT OSATU DU AUZOKIDEEN ERKIDEGOETAN ELKARBIZITZA GATAZKAK KONPONTZEKO
Udal Berregokipenerako Hirigintza Elkarte Surbisak finka administrarien taldea osatu du; hauek auzokideen artean bizikidetza arazoak konpontzen espezializatuta daude. Ekimenaren asmoa da udal elkarte honen jarduketa esparruan bizi diren pertsonei laguntzea halako gatazkak sortzen direnean, eta, hala, erkidego horietako bizimodua epai bideetatik kanpo uztea.
“Pertsona askok ez dakite nola jokatu auzokideen artean gatazkak sortzen direnean”. Ekimen honen bitartez, legezko erremintak eskaini nahi dizkiegu ordaintzean berankortasuna eta ekintza gogaikarriak ekiditeko; legezko bideari alternatiba gisa aurkezten da, beste bideak agortu direnean jo behar baita horretara”, adierazi du Julia Madrazok, Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko alkateordeak.
Prestakuntza berezia
Auzokideen artean sortzen diren arazo nagusienek zerikusia dute erkidegoan hartutako erabakiak ez betetzearekin, kuotak ez ordaintzearekin, bizikidetzan zailtasunak sortzearekin edota etxebizitza eta espazio komunen erabilera okerrarekin.
Surbisak sortutako taldea hogei bat finka-administrarik osatzen dute. Hauek prestakuntza berezia jaso dute, gatazkak bide baketsuetatik, hots, bitartekotza eta elkarrizketa bidez, konpontzeko. Lan talde honen prestakuntzaren osagarri, bidezkoak ez diren ekintzak arautzeko gaiekin zuzenean lotutako legezko ezagupenak jaso dituzte.
Laguntzak hiru urtean zehar
Surbisak bere jarduketa esparruetako Auzokideen Elkarteei diru-laguntzak ematen dizkie hiru urtean bitartekotzarako zerbitzu profesionalak kontratatzeko. Zehatzago esateko, laguntzek koste profesionalaren % 100 estaltzen dute kontratazioaren lehenengo urtean; % 75, bigarrenean; eta % 50 hirugarrenean.
Últimos comentarios