EXPODISTRITO”REKIN SEI ERAKUSKETA IZANGO DIRA OTSAILEAN ZEHAR BILBOKO BARRUTIETAKO UDALTEGIETAN

"Expodistrito" ekimenak, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloak, otsailean zehar, sei erakusketa eskeintzen ditu. Margolanak dira protagonista eta  Kultura Sailak antolatutako programa honekin bizkaitar uriburuko sei auzoetako udaltegietan txanakatuz joango dira.

 

Programa hau urtero jartzen du Udalk martxan eta oraingoan Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Zorrotza auzoaetan zehazten da. Erakusketa bakoitzaren data zehatzak udaltegi bakoitzean kontsulta daiteke.

Otsaileko hilabetean zehar, udal instalazioek ondorendo erakusketak eskeiniko dituzte: Inma Tejeroren Buzonar-T” erakusketa, teknika mixto bat erabiliz egindako lanen bilduma bat, non etxeko gutunontzietan fakturak, erreziboak eta publizitatea besterik ez dugula jasotzen agertu nahi du; Juana Mª Saenzen Terraz erakusketa, ), beste era batez interpretatu diren liburu instalazioa, non liburuek beste irakurketa-maila bat proposatzen duten; Ianire Sagasti, bere lanen tratamendua irudi zatiek osatutako collage bat da, eta pertsonaia eta objektuekin batera olerki muineko testuak ere tartekatzen ditu; Edelberto Alonso Del Busto “Edel”, artista kubatarra, diseinugile, errotulogile eta argazkilaria; Floro Oribe eta Ana Portillo, argia, koloreak eta ohialean zuzenean eta pintzelkada luzeak egitea dira ezugarririk nagusienak. Anaren lanetan figurak eta izaki magikoak eta Naroa Gutiérrez, “Espejos del Alma” izenburuko margolanak.

 

"Expodistrito" ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diren adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta ahalik eta herritar gehienei hurbiltzea da; horretarako egiten da urte askotatik hona Barrutietako Udaltegietan. Beste helburu batzuk ere baditu: artista berriak ezagutarazi nahi ditu, bai eta dagoeneko ezagunak direnen lanak erakutsi ere, eta, oro har, hirian sortzen den mugimendu artistikoaren berri eman nahi du, hainbat estilo eta modalitate artistikoren bidez.

 

 

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.