EXPODISTRITO”REKIN SEI ERAKUSKETA IZANGO DIRA OTSAILEAN ZEHAR BILBOKO BARRUTIETAKO UDALTEGIETAN
"Expodistrito" ekimenak, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloak, otsailean zehar, sei erakusketa eskeintzen ditu. Margolanak dira protagonista eta Kultura Sailak antolatutako programa honekin bizkaitar uriburuko sei auzoetako udaltegietan txanakatuz joango dira.
Programa hau urtero jartzen du Udalk martxan eta oraingoan Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Zorrotza auzoaetan zehazten da. Erakusketa bakoitzaren data zehatzak udaltegi bakoitzean kontsulta daiteke.
"Expodistrito" ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diren adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta ahalik eta herritar gehienei hurbiltzea da; horretarako egiten da urte askotatik hona Barrutietako Udaltegietan. Beste helburu batzuk ere baditu: artista berriak ezagutarazi nahi ditu, bai eta dagoeneko ezagunak direnen lanak erakutsi ere, eta, oro har, hirian sortzen den mugimendu artistikoaren berri eman nahi du, hainbat estilo eta modalitate artistikoren bidez.
Últimos comentarios