Goizeko Argiak Otsailaren 9an
Programa entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen duzu programan jorratutako gaiak.
TENDENTZIAK
- Tendentzia azkenetarikoa jatetxeetan bezeroak nahi duena ordaintzea da. Bai, ondo irakurri duzu, bezeroak jatetxeetan nahi duena ordaindu dezake. Krisia dela eta jatetxe askok bezeroak galdu dituzte, batez ere, prezio garestiak dituztenek. Horregatik, janaria merkeago ematea erabaki dute askok, baina, bada ordaindu beharreko zenbatekoa erabakitzea bezeroen esku utzi duenik ere. Londreseko Little Bay jatetxeaz ari gara. Kontua eskatzeko orduan, faktura zuri emateko eta jatekoari prezioa jartzea bezeroaren esku uzteko erabakia hartu baitu Peter Ilic sukaldariak. ‘Zentimo batetik hasi eta 55,4 eurora bitartean, bakoitzak nahi duena ordainduko du’, azaldu du Ilicek.
Proposamen ona, krisiari aurre egiteko, ea ba ekimen hau Euskal Herrira ere iristen den eta hemen ere bezeroak, nahi dutena ordaintzeko erabakia hartzea posiblea egitea.
>
- Asteburuko gauak parrandarik gabe igaro nahi dituzula? Hemen goizeko argietan erantzuna ematen dizugu.
Parrandekin nekatuta zaudetenok eta modan dauden ohituretan murgiltzeko asmoz zabiltzatenok baduzue zeregina. Urtero bezala, Bilboko Udalak Bilbao Gaua ekimena abiatu du eta badirudi 2009rako azken tendentzietara egokitutako egitaraua prestatu duela. Otsailean eta martxoan, besteak beste, Hip-Hop gau batez eta breakdance ikuskizun batez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek. Hain zuzen ere, Bilborocken egingo da breakdance kontzertu hori eta 1vs1 izango da talde gonbidatua.
I am… Sasha Fierce) eta Britney Spearsen (Circus) lan berriak, besteak beste. Iazko irabazle nagusia Amy Winehouse izan zen. 5 garaikur irabazi zituen artistak zituen 6 izendapenetatik (Grabaziorik eta Kanturik Onena `Rehab´ kantuagatik, Artista Berri Onena eta Artista eta Disko Onena Ahots-pop mailan).
IRABAZLEAK: Coldplay britaniarrek abesti onenari ("Viva La Vida" abestiari esker) eta rock disko onenari saria (Viva la Vida or Death and All His Friends) eskuratu zituen. Aurretik, bikote edo talde batek egindako show onenari saria eskuratu zuten "Viva la vida" abestiarengatik. Horrela, laukoteak lau sari eskuratu zituen.Estatu Batuetako Lil Wayne raperoak zortzi hautagaitza lortu zituen, baina lau sari eskuratu zituen bakarrik. Adele, britainiarra ere, emakumezko interpretazio onenari saria eskuratu zuen, Chasing Pavements diskoarengatik, eta baita artista berri onenari saria ere. Gainera, Jennifer Hudsonek R&B disko onenari saria eskuratu zuen, izen bereko diskoarengatik.
-
Zinegoak jaialdia, azkeneko txanpa izan igandean Conjunto Vacio lokalean. Hainbat eguneko ibilbidearen ondotik, igandean bukatu zen Bilboko 6. Nazioarteko Zine gay-lesbo-trans zinemaldia. Itxiera ekitaldia Conjunto Vacío aretoan egin zen igande gaueko 12etatik aurrera. Orduan eman zituzten aditzera aurtengo irabazleen izenak. Bilboko Las Fellini trabesti ezagunek aurkeztu zuten ekitaldia, eta eurek arduratu ziren sariak banatzeaz.
- Zinema tartean Oscar sariaz mintzatu behar dugu hemen Goizeko Argietan. Frost contra Nixon eta El curioso caso de Benjamin Button dira La dudaren ostean karteldegira iritsi diren hurrengo hautagaiak Euskal Herriko zinema aretoetara. El curioso caso de Benjamin Button El desafío bien artean Oscarretarako 18 izendapen batzen dituzte. Hemezortzi horiei aurreko ostiralean estreinatu zen La duda filmaren bost hautagaitzak batuz gero, 23 hautagaitza bilduko dira zinema-aretoetan.
Últimos comentarios