Goizeko Argiak Otsailaren 16an
Programa entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen duzu Goizeko Argietan jorratutako gaiak.
TENDENTZIAK
- Orainarte oinetakoen diseinuan tendentziak hausteagatik eta gainerako diseinatzaileak baino orijinalagoa izateagatik nabarmendu da Manolo Blahnik diseinatzailea. Urteekin eta egindako lanaren eta esfortzuaren poderioz, gaur egungo modaren ikur garrantzitsuenetako batean bilakatzea lortu du. Horregatik, Coca Cola enpresak berarengana jo du eta botila berriak eta modernoak diseinatzeko eskatu dio. Hain zuzen ere, ‘Coke Light in Fashion with Manolo Blahnik’ leloa aukeratu dute marka honen botila bitxien edizio berriarentzat. Saltoki arruntetan ez ditugu mota honetako botilak aurkituko, baina, moda ekitaldi askotan egongo dira.
- Industri Sortzaileen Nazioarteko Foruma Bilbon egingo da. Bilboko Itsas Museoak, Industri Sortzaileen Nazioarteko Foruma hartuko du martxoaren 25etik 28ra bitartean. Nazioarte mailan, arlo ezberdinetan, kreatibitatea bultzatzea da forum honen helburu nagusia; besteak beste, publizitatean, arkitekturan, bideoan, irratian, telebistan edota beste edozein gai berritzailetan. Horretarako egitarau zabala prestatu dute; 20 minutuko hitzaldiak, arkitektoen eskolako tailerrak, eztabaidak… Gainera, erakusketa eta entretenimendu zona bat egongo da.
- AEBtako Zinema Arteen eta Zientzien Akademiak lehiaketa baten bitartez, otsailaren 22an egingo den Oscar Sarien ekitaldiko, aurkezleetako batek eramango duen jantzia aukeratu, ahal izango dute Interneteko erabiltzaileek. Otsailaren 17rarte erabiltzaileek soineko gustukuena hautatu ahal izango dute Oscar.com webgunean. Akademiak 50 diseinatzaile estatubatuarren proposamenak aurkeztu zituen eta horietatik zazpi finalera iritsi dira. Oscar sarietako moda koordinatzailearen esanetan, zazpi finalistek eragina izango dute zeremonian ikusiko diren diseinuetan. Hain zuzen ere, aipatutako lehiaketaren helburuetako bat da aktoreek diseinatzaile berrien proposamenak ezagutzea.
MUSIKA
Lily Allenen lan berria It’s not me it ‘s you da izenburua eta abeslaria gure programa zabaltzeko abestiaren egile bera da. 12 kantu bildu ditu disko berrirako eta zenbait bitxikeria topatuko ditugu abesti horien artean. Country abesti bat, bere aitari buruzko hausnarketak bildu ditu eta gainera, xilofonoa jo du Lilyk zenbait kantutan. Diskoa Los Angelesko Eagle Rock estudioetan grabatu du britainiarrak, Greg Kurstin ekoizle eta musikagilearekin. Hark ekoitzi zituen, halaber, Allenen zurreko diskoko hiru kantu.
- ChambaoTaldea Bilbon, Donostian eta Iruñean izango da. Datorren otsailaren 20an, azken diskoaren (‘Con otro aire’) aurkezpen birari ekingo dio Chambao taldeak. Hamabost herrialdeetan zuzenekoak ematen aritu ostean, LaMari izenez ezaguna den Malagako abeslaria bira berri batean murgilduko da, oraingoan Estatu espainiarrean, eta ‘kontzertu intimoak’ emateko asmoz, zuzeneko jendetsuak alde batera utzi eta agertoki txikietan joko du. Valentzian hasiko du bira datorren otsailaren 20an eta hurrengo emanaldia Iruñean izango da, martxoaren 6an. Jarraian, Donostiako Kursaalean kontzertua emango du apirilaren 17an eta hurrengo egunean, 18an, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregia zapalduko du taldeak. Bira horretan disko berriko abestiak aurkeztuko dituzte, baina, aurreko lanetako kantuak ere abestuko dituela adierazi du taldeak. Sarrerak momentuz ez dira salgai jarri, baina Goizeko Argietan salgai jartzen direnean beti bezala hemen hurbilduko dizugu informazio osoa.
- James Morrison, Bartzelonan eta Madrilen izango dugu otsailaren amaieran. Songs for you, truths for me disko berria zuzenean Bartzelonan aurkeztuko du otsailaren 26an, FOX TV telebista katerako showcase pribatu batean eta 27an, berriz, Madrilgo Callao auzoko FNACeko Forumean emango du kontzertua. Iragan irailean jarri zuen salgai James Morrisonek bere bigarren diskoa eta arrakasta handia lortu du diskoan Nelly Furtadorekin batera abestutako "Broken strings" kantuari esker.
ZINEMA
- Berlinalen "Ander" filmak Arte eta Saiakera Zinema saria jaso du. Roberto Castonen Berdindu, Lesbiana, Gay eta Transexualen Arretarako Euskal Zerbitzuaren aginduz egin zuen filmea. Berlingo jaialdiko epaimahai independenteetako batek eman dio saria.Zeresan handia eman du eta Panorama atalean dago ikusgai. Euskara entzungai da Berlinalen, "Ander", gay tematikako filmari esker. Zinegoakeko irekiera jaian estreinatu zuten homosexualitatea jorratzen duen lehenengo euskarazko filma.
- Punto de Vista zinema jaialdiak 98 film proiektatuko ditu Iruñean. Aurtengo nobedadeei dagokiene zikloberria nabarmendu behar da. Nafarroako Kultura eta Turismo sailak egin du DVD dokumentalen pelikula serie hau. Momentuko arte-sortzaileen lana ezagutara ematea da zikloaren helburua. Punto de Vista Nazioarteko Zinema Dokumentalaren V. Jaialdia ostiralean hasi zen. Iruñeko Civican, Saide Carlos III eta Gomen Yamaguchi aretoetan proiektatuko dituzte filmak eta Sarrerak joan den astetik salgai daude.
KULTURA
- Murakamiren lana, Guggenheimen. Gaurtik hasita eta maiatzaren 31ra arte, Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren atzera-begirako erakusketa garrantzitsuena egingo dute Bilboko Guggenheim museoan. 90. hamarkadako lehen lanetatik hasita neurri handiko eskulturak edo animazioak ahaztu gabe.’Japoniako Warhol berria’ bezala ezagutzen dute Japonian. Bertako arte tradizionala, animea (animazioa), manga(komikia) eta Ameriketako popa eta Europako surrealismoa uztartzenditu.
- Charles Darwinen zentsurarik gabeko autobiografia argitaratu dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Laetoliko argitaletxeak elkarlanean, Charles Darwinen zentsurarik gabeko autobiografía argitaratu dute. Liburuan espezieen jatorriaren egile ezagunak gogoeta egiten du bere bizitzari buruz, eta bere iritzia ematen du hainbat gairen inguruan. Besteak beste, erlijioa eta kristautasuna aipatzen ditu "doktrina gorrotagarri” moduan. Francis Darwin, Charles Darwinen hirugarren semea, arduratu zen hildako aitaren autobiografia argitaratu gabearen ediziorako materiala aztertu eta prestatzeaz.Liburuaren 2.500 ale egin dituzte eta liburudendetan salgai jarri da 12,87 eurotan.
Últimos comentarios