Goizeko Argiak Otsailaren 23an
Programa entzuteko aukera izan ez baduzu, ez larritu hemen informazio guztia!
TENDENTZIAK
- Hollywoodeko izarrak aire garbiarekin eta diamante tratamenduarekin edertu zituzten. Baina, zertan oinarritzen da garestia bezain onuragarria omen den tratamendu hau? Natura Bisse enpresa espainiarra eta Stern bitxi-denda brasildarrak, aire garbiarekin eta diamanteekin egindako tratamendua, aurkeztu dute Oscar Sarien gauean, Hollywoodeko izarrak edertzeko. Tratamendua zahartzearen kontrako desintoxikatzaile bat da, energia ematearekin batera, larruazala orekatzen duena. Diamond Cure izenez ezagutzen da eta ordu bateko masaje batean oinarritzen da. Horretarako, 1.5 kilateko diamanteak erabiltzen dira. Beraz, ez da edozeinek ordaindu dezakeen tratamendua.
- Inauteriak oraindik ere bukatu ez direnez, tendentzien tartean ezin genuen bukatu inauterientzako tendentziak aipatu barik. Beraz, Goizeko Argietan inauterietan ongi makillatzeko zenbait aholku emango dizugu. Mozorroa prest badaukazu ere, mozorro on batek makillaje egokia behar du izan, eta horregatik, margotzearen kontua ez utzi azkenerako, hori baita gehienon joera eta horrek, makillajea behar bezala ez aplikatzea ekar dezake. Baina, nola aplikatu eta nola kendu behar da aurpegiko pintura? Alergiak ekiditeko, margo dezentea erostea gomendatzen dizugu eta aurpegia ondo garbitu ondoren, krema hidratante apur bat ematea egokia da. Makillajea askoz errazago aplikatzen da aurpegi hidratatu batean eta kentzeko orduan ere, horrek laguntzen du.
MUSIKA
- Martxoaren 5ean jarriko dituzte salgai Madonnaren Madrilgo kontzerturako sarrerak eta Bartzelonakoak jadanik eskuragarri daude. Madonnak udan berriz ekingo dio "Sticky and Sweet”birari eta uztailaren 23an Madrilgo Vicente Calderón futbol-zelaira iritsiko da. Kontzertu horretarako sarrerak martxoaren 5ean jarriko dituzte salgai. Lehenago, uztailaren 21ean Bartzelonako Estadio Olinpikora eta sarrera horiek jadanik eskura ditzakezu 65 eta 175 euro artearen truke. Momentuz, Londres, Manchester, Oslo eta beste hainbat tokietan emango dituen kontzertuetarako sarrerak agortu egin dira, beraz Madonnaren kontzertura joatekotan, azkar ibili eta eskura ezazu sarrera lehen bait lehen.
- Lenny Kravitz artistak Valentzia, Kordoba, Madril eta Zaragozara iritsiko da maiatzean. Tamalez, bira berria ez da Euskal Herrira helduko, iaz izan genuen gure herrian Bilbao BBK Live jaialdian. Hala ere, estatuan izango dugu lau kontzertu ematen maiatzean zehar eta sarrerak gaur jarri dira salgai 45 eta 40 eurotan. Guztira, 49 kontzertu emango ditu New Yorkeko artistak Europan eta kontzertuetan kaleratu zuen lehen diskoa hartuko du oinarri gisa, baina azken diskoko “It´s time for a love revolution” abestiak ere aurkeztuko ditu zuzenean, baita beste hainbat klasiko ere.
- Bloc Party kontzertua emango du Primavera Sound jaialdian. Maitzaren 28tik 30era bitartean izango da jaialdia Bartzelonako Forumeko parkean. Nahiz eta oraindik ez diren jaialdi honetarako kontzertu guztiak baieztatu, momentuz badakigu, Bloc Party taldean zuzenean ikusteko aukera izango dugula. Jaialdiko sarrerak erosteko salgai jarri zuten bono berezia 115 eurokoa erosteko aukera atzo bukatu bazen ere, ez larritu, gaurtik hasita sarrerak ere salgai jarriko dira berriro ere, hori bai, apur bat garestiagoak, 130 eurotan hain zuzen.
ZINEMA
- Aurten Akademia sariek 81 urte beteko dituzte eta edizio honetako izendapen gehien izan dituen pelikula Brad Pitt protagonista duen The Curious case of Benjamin Button izan da. Film onenaren saria: Slumdog Millionaire pelikulak irabazi du Danny Boyleren filmak 8 sari eskuratu ditu (10 izendapen zituen), tartean zuzendari eta pelikula onenenak. Aktore printzipalen kategoriari dagokionez, emakumeen kategorian Kate Winstlet The Reader filmetik eta Sean Penn Milk filmetik irabazi dute, hau da bere bigarren oscar saria, 2003an irabazi baitzuen bere lehen oscarra Clean Eastwooden Mistic River pelikulari esker. Kate Winstletsei aldiz izendatua izan eta gero, eraman du etxera azkenean hainbeste irrikatutako saria. Sari guztietan bezala galtzaileak ere badaude, eta aurtengo edizioan izendapen gehiago zituen pelikulak hain zuzen, El curioso caso de Benjamin Button, 13 sarietatik 3 bakarrik irabazi baititu.
- Oscarrak 1929ko maiatzaren 16an eman ziren lehen aldiz, Hollywoodeko Rooselvet hotelean. Garai horretatik denbora asko pasatu da eta aldaketak ere eman dira, data eta tokia besteak beste. Gaur egun, sariak otsailean banatze dira eta lekua, Los Angeleseko Kodak antzokia da. Hasiera batean, lehiaketak Los Angelesen aurreko urteko abuztuaren 1etik uztailaren 31ra estreinatutako filmak hartzen zituen kontuan. Baldintza horrek, adibidez, Charles Chaplinek 1973an Limeligth pelikularen soinu banda onenaren saria jasotzea eragin zuen, 1952an egindako filma izan arren. Oscarren inguruan mitoak ere badaude, eta goizeko argietan zenbait mito aukeratu ditugu. Titanic, James Cameronek zuzendu eta Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet protagonista zituen zinta, sari hauen historian izan den pelikularik, izendatuena da. Gainera, sarituenen artean dago: Amodio istorioa 14 golardo jasotzeko hautagai zen eta, azkenean, 11 irabazi zituen. Aktore-zerrendari dagokionez, Jack Nicholson izan da lehiaketaren 80 urte hauetan aktorerik sarituena. Quien voló sobre el nido del Cuco (1975ean bost sari nagusiak irabazi zituen pelikula) eta guztira hiru estatutxo ditu bere etxean. Walter Brennanek ere, betiereko bigarren aktore batek, hiru sari ditu. Hala ere, Nicholsonenak kategoria garrantzitsuagotakoak dira.
- Heath Ledger, duela urtebete hil zen aktoreari, gizonezko bigarren aktore onenaren saria eman diote. Guraso eta arrebak jaso badute ere saria, Oscarra hiru urteko alabari eramango diote. Azkenerako utzi badugu ere, Peneloperantzo oscarra bai ala ez?Emakumezko bigarren aktore onenaren saria: Penelope Cruz Vicky, Cristina, Barcelonagatik izan da.
KULTURA
- Bernardo Atxagaren "Soinujoleen Semea” eleberriaren lehen atala argitaratu du The New York Times egunkariak. New York Times egunkariko literatura gehigarriak idazle euskaldunaren “Soinujoleen semea” eleberriaren lehen atala eta ingelesez The accordionist´s son izena eman diote.M argaret Jull Costak itzuli du lana, gaztelaniazko bertsiotik abiatuz, ez jatorrizko bertsiotik, euskarazkoa alegia. Londoneseko Sunday Timesek kritika bat argitaratu zuen urtarrilaren 6an Atxaga goraipatzen. Albiste ona euskal literaturarentzako, eta hemendik zorionak Bernardorentzat.
Últimos comentarios