BILBAOESZENAK ETA ATAEK ANTZERKIRAKO ARGIZTAPENARI BURUZKO IRAKASPEN IKASTARO BAT ANTOLATU DU MAURICIO RINALDI ARGENTINAR ADITUAREN ESKUTIK

 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Antzerki Baliabideen Zentroa, Bilbaoeszenak eta ATAE-k, -Arte Eszenikoetarako Teknikarien Elkartea-, datorren martxoaren 4rako “Diseunuaren prozesua antzerkigintzarako argiztapenean” izenburupean, ikastaro bat antolatu du. Teoria eta praktika lotuko dituen maisutasunezko irakaspen honek, zazpi orduko iraupena izango du eta edukian aditua den Mauricio Rinaldi argentinar espezialistaren eskutik eskeiniko da. Ikastaroa Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals, 19. Bilbo) emango da 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etaik 19:00etara.

BilbaoEszenako ekimen hau argiztatzaile berriei zein dagoeneko haien ikuskizunetarako argiztapen diseinuak egiten dabiltzenei zuzendurik dago, eta orohar, argia lantzeko era berezia bere eguneroko lanean erabili nahi duen arte eszenikoetako edozein teknikariri. Matrikularen prezioa 70 eurotakoa da (55 BilbaoEszenako erabiltzaileek edo eta ATAEko bazkideek, zeintzuek lehentasuna izango duten ikastaroko plazak emateko unean). Izena emateko epea martxoaren 2an amaituko da edo aurretik, 20-ko plaza kopurua betetzen bada.

Ikastaroan, hasierako ideia espresibo batetik hasita, argiztapenaren diseinua lortzeko metodologia azalduko da, teknikarekin harreman dialektikoan nola ipintzen den diseinua egin ahal izateko.  Eskola bi ataletan zatituko da: lehenegoan, diseinuaren prozesuari buruzko azalpen teorikoa egingo da; bigarrenean, ikasleek praktika bat egingo dute, azaldutako metodoa erabiliz. Amaieran, parte hartzaileek metodoaren alde onak eta balizko akatsak baloratuko dituzte.

Ikastaroa Mauricio Rinaldiren eskutik emango da, irakaslea eta Filosofian Lizentziatua, estetikaren adarrean Buenos Aireseko Unibertsitatean. Elektronika-teknikaria ere bada, operan berezitutako argiztapen eszenikoaren diseinatzailea, nahiz eta arlo eszenografikorako eta erakusketetarako ere argiztapena diseinatzen duen. Buenos Aireseko Teatro Avenidaren berrirekitzeko aholkularia eta argiztapen-burua izan da. Argiztapen eszenikoaren irakaslea Instituto Unibertsitario Nacional del Arte-n, Centro de Arte y Tecnología Palermoko Unibertsitatean.

BilbaoEszena,  ikastaroaren arduraduna, arte eszeniko ezberdinen esparru bihurtu nahi duen erakundea da, orokorrak zein berezituak. Arte Eszenikoen Baliabide Zentruak, Kultura eta Hezkutza sailaren eskutik abian jarritakoak, bibliografia informazio zentruaren lana  ere betetzen du eta informazio eta ikuskizun berriei babesa emateko esparruarena.