Bilbao Dendakeko bezeroak, edo hobeto esanda, 12 urtetik beherako hauen seme-alabak, martxoan eta apirilean garatuko den udaberri kanpainaren lehenengo partearen protagonistak izango dira. Hau horrela izango da, pintura lehiaketa bat antolatu delako. Horretan, haurrek irudikatu beharko dute zelakoa den haientzat urteko sasoi hau hirian. Udaberria iritsi da azkenean, negu amaigabe baten ostean.
Gaurtik aurrera, hiriko denda elkarkideek, marrazketarako txaintiloiak eskuragarri izango dituzte, haurrek bertan bere ideiak irudikatu ditzaten. Gero, Bilbao Dendakeko edozein denda elkarkidean entregatu ahal izango dituzte hiriko edozein elkartean. Marrazkiak entregatzeko epea, martxoak 28 izango da. Bilbao Dendaken elkarkide diren 12 elkarteek, 3 finalista hautatuko dituzte eta hoietatik bat suertatuko da irabazle. Azkeneko hautaketa, irizpide teknikoen arabera erabakiko da, hautatutako 12 marrazkiak, apirilean izango den udaberri kanpainaren lehenengo partean protagonista izango baitira.
Horrela, hautatutako 12 marrazkiak, Bilbobuseko markesinetan eta Metro Bilbaoko oppisetan jarriko dira, hauek hiriari bizia eta kolorea emateko. Denda elkarkideek lehiaketan irabazle suertatzen direnekin egindako kartela jasoko dute, hiri osoak jakin dezan zeintzuk izan diren hautatutako marrazkiak. Irabazle suertatzen diren haurrek, lonan bere marrazkien erreprodukzioa eta bere zonaldeko denda elkarkideetan kontsumoa egiteko 100€ko txartela jasoko dute.
Kanpaina hau, Bilbao Dendak eta ekonomia eta gizarte eragile gisa, Lan Ekintza Bilbaoren laguntzarekin urtero, merkataritza sustatzeko egiten dituen hiru kanpainetako bat da.
Hiritar eta bezeroekin urdaberriaz gozatzeko modu bat da. Bilbao Dendaken ustez ateak egunero irekiarazten dituztenei prtagonismoa emateko ekintza hau, erantzukizun sozialeko formula bat da. Batez ere ilusioa sortaraztea bilatzen duen.
Últimos comentarios