BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK UHOLDEEN 25. URTEURRENA GOGORATZEKO DVD BAT AURKEZTU DU, “LOKATZETATIK SUSPERTU ZEN HIRIA”

Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean martxoaren 31an, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira -18:30etan eta 19:45etan-, eta bertaratzen direnek kopia bat eskuratu ahal izango dute. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira gonbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean (pertsonako 3 geheienez)

‘Lokatzetatik suspertu zen hiria’ DVDak, 1983ko uholdeak gogoratzeko izan ziren hainat ekimenen laburpen bat egiten du lehenik (kontzertuak, hitzaldiak, proiekzioak) eta gero, hiritarrek uda honetan Zabalguneko Merkatuan egon zen erakusketan emandako testigantzen eta material ezberdinen (argazki, bideo, etab.) dokumentala ikus daiteke.

Ekimen honekin,  Bilboko Udalaren ‘Bilbao Izan’ programak hiriko memoria historikoa errekuperatzea bilatzen du eta belaunaldi gazteagoei  hiria taxutzen lagundu duten gertakari historikoaren berri ematea

 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak  MARTITZENEAN martxoaren 31an, `Lokatzetatik suspertu zen hiria’ DVDa aurkeztuko du, zeinetan 1983ko uholdeen hogeitabostgarren urteurrena gogora ekartzeko ospatu diren ekimen guztiak jasotzen diren. Bidebarrieta Liburutegian bi ikustaldi antolatu dira –18:30etan eta 19:45etan- eta bertatatzen direnek kopia bat eskuratu ahal izango dute. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira gonbidapenak, Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean  (8:30etatik 20:00ak biatartean, pertsonako 3 gehienez)

Bestalde Udalak, apirilaren 1etik aurrera jarrito du eskuragarri DVDa bere web orriaren bitartez, www.bilbao.net <http://www.bilbao.net> <http://www.bilbao.net>  , deskargatzeko aukera eskainiko delarik edo Bilboko udal liburutegietan mailegu gisara ere eskuratu ahal izango delarik.

DVD honek ez ditu soilik Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituen ekimenak jasotzen (mahai inguruak, bideo proiekzioak, kontzertuak, uriburuko zenbait eraikinetako argazki muralen erakusketa,…), 14.600 pertsonen arreta erakarri zituztenak, baita ere ekainaren 14tik abuztuaren 31 bitartera Zabalguneko Merkatuan ikusgai izan zen multimedia erakusketan bilbotarrek egindako ekarpenak ere jasotzen dira. Bertan, hondamendiaren aztarnak ezabatu eta berealdiko eraldaketa urbanistikoari hasiera eman zioten bolondresen ahalegin kolektiboa eta elkartasunezko izpiritua nabarmentzen dira.

 Orohar, hogeiren bat lagunen bizipenak jasotzen ditu DVDak erakusketan bertan elkarrizketatutako uxolen lekuko zuzenak, bereziki erakusketarako eskaneatutako partikularren  ikusi gabeko argazkiak, digitalizatuak izan diren argazkiak eta Udaleko webgunera Inetrneteko erabiltzaileek bidali dituzten bideo digitalizatuak.

 “Bilbao Izan” egitaraua Bilboko Udalko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da eta hiria taxutzen lagundu duten gertakari historikoen berri ematea du helburu.

 

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.