Zerbitzu berria Auzo Etxean
Jende gehien izaten duten udaltegietan Bilboko Udalak instalatu dituen lehen hamar bulego elektronikoen bidez, udalaren hainbat izapide eta zerbitzu pertsonalki, azkar eta erraz kudeatu ahal izango dira eta, ondorioz, zerbitzua orokorki hobetu eta itxaroteko denborak murriztu egingo dira.
Bulego elektronikoak erraz erabiltzen dira eta guztion eskura daude, minusbaliotasunen bat duten hiritarrentzat ere irisgarri izateko diseinatuak baitaude.
‘Bilbo Click’ izena hartu du Hiritarren Harremanen Sailak bultzatutako ekimen horrek eta Bilboko Udalak eta Informazio Gizartearen eta Administrazio Elektronikoaren aldeko Fundazio Europarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da. Helburua sinplea da: administrazioa hiritargoari hurbilago jartzea arratoiaren klik bakarraz.
‘Bilbo Click’ ekimenaren lehen hamar bulego elektronikoek beteko dituzten funtzioetako hiru izango dira bulego-ordutegietatik kanpo zerbitzuak ematea, itxaron beharreko denbora murriztea eta interneterako sarbidea ematea ez duten pertsonei. Bulegoak funtzionatzen ari dira jada Abando, Basurtu, Begoña, Castaños, Deustu, Ibaiondo, Otxarkoaga, Errekalde San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan.
Últimos comentarios