BILBOKO UDALAK BERRIKUNTZA EGIN DITU 2009-2010eko TAILERREN MATRIKULAZIOAN
Bilboko Udalak ikastaro eta tailerren lehen gidaliburua argitaratu du, kontsultatzeko eta erabiltzeko erraza. Gidaliburuan, hiriko udaltegietan urtero egiten diren jardueren eskaintza handia jaso da. Gainera, ikastaroetan nahiz tailer horietan izena emateko era berria aurkeztuko da aurten, azken teknologia-berrikuntzak erabili baitira.
Urtez urte Bilboko Udalak hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu hiritar guztientzat: kirol-, kultura- eta aisialdi-jarduerak, berdintasunaren aldeko tailerrak, adinekoentzako jarduerak, etab. Informazioa bateratu eta sinpletzeko nahiz eskainitako jarduera guztien ikuspegi orokorra emateko, argitaratu egin da Bilboko Udalaren ikastaro nahiz tailerren lehen gidaliburua.
Gidaliburuaren lehen tiradan, 8.000 ale inprimatu eta dohainik banatuko dira Barrutietako Udaltegietan eta Udalaren Sail hauek antolatzen dituzten jarduera desberdinei buruzko informazioa jasoko da: Kultura eta Hezkuntza Saila, Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Saila, Enplegu, Gazteria eta Kirol Saila eta Osasun eta Kontsumo Saila.
Udal webgunean (www.bilbao.net/guiacursos2009) eskuragarri egongo den kontsulta-tresna berri horri esker, aukera egongo da aurreikusitako tailer eta ikastaroei buruzko informazio guztia atzitzeko, bai gaika (kultura, aisialdia eta kirola, adineko pertsonak, berdintasuna…) baita jardueretako bakoitzaren kokapen fisikoaren arabera ere.
Últimos comentarios