BILBOKO UDALAK ANGELA ARREGI DISEINATZAILEAREN IZENA JARRI DIO OTXARKOAGA AUZOAN INAUGURATU BERRIA DEN PLAZARI
Otxarkoaga Merkatuan inauguratu berria den plazak gaurtik aurrera Bilboko Angela Arregi diseinatzaile ospetsuaren izena izango du. Arregi andrea 2006ko uztailean hil zen 67 urterekin, gaixotasun luze baten ondoren. Bilboko Udalak, modu horretan, kitatu egin du, Angela Arregiren kasuan bezala, hiriari hainbeste eman dioten eta mundu osoan hiria zabaltzen lagundu duten pertsona haiekin zuen zorra.
Aitzindaria izan zen Euskal Herriko moda-sortzaileen artean. Angela Arregik josteko grina bizitzeko modu bilakatu zuen 1969. urte aldera. Horrela, denda ireki zuen Bilbon, eta ibilbide arrakastatsuaren lehen urratsak eman zituen. Moztea menderatzeak eta lehengaia ezin hobeto ezagutzeak bereiztu zuen Europako desfile garrantzitsuenetan aurkeztutako bildumetan, eta nabarmen gailendu zen Madrilgo Cibeles Pasarelan; hango diseinatzaile finkoetariko bat izan zen.
Bilbon guztiz sustraituta egon zen, eta ez zuen inoiz pentsatu hiria uztea. Hala ere, haren buru-argitasun eta adorearekin hiri kosmopolitenak konkistatzea lortu zuen, eta dendak ireki zituen Estatu osoan. Azoka espezializatuen eta antzerkiko profesionalekin zituen harreman onen bidez, Arregi antzerkiko jantzien diseinuan murgildu zen. Arlo horretan azpimarratzekoa da Emilio Sagi eszena-zuzendariarekin izan zuen lankidetza Francisco Escuderoren Zigor operako figurinetan, OLBEren 50. urteurrena ospatzeko egindako ekoizpenean.
Últimos comentarios