UDAL LIBURUTEGI SAREAK FAMILIARTEAN GOZATZEKO 100 JARDUERATIK GORA ANTOLATU DITU IKASTURTEAREN BUKAERARARTE
Bilboko Udal Liburutegi Sareak ASTE HONETAN abian jarriko du familia osoarentzat zuzendutako jarduera-egitarau osatu bat ikasturte amaierararte iraungo duena. Guztira, ehun ikastaro baino gehiago, ipuin kontalariak eta umeen artean irakurketa bultzatzeko jolas-saioetatik, nerabeentzako komiki eta karikatura tailerretaraino antolatu dira. Urte osoan zehar, euskaraz zein gaztelaniaz eta dohainik izango diren jarduera hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, kopurua mugatua delako.
Betiko hitzaldi, idazleen topaketa, erakusketa edo informatizatutako katalogoen erabilpenerako ikastaroez gain, -guztiak nagusientzat zuzendurikoak-, aurten txikienei arreta gehiago eskeiniko dio liburutegi sareak. Familiartean gozatzeko jardueren artean, ` Aurreirakurketarako bultzada´ dugu azpimarragarriena. Ekimen honekin, 4 eta 6 urte bitarteko, umeak liburuengana hurbiltzea bilatzen du. Familiartean gozatzeko ere txikienek “Txiki Zoo”-rekin irakurketa eta jolasetan parte hartu ahal izango dute (azaroaren 17tik aurrera Iralan, San Inazion, San Adrianen, Zurbaranbarrin eta Zorrotzan) eta ‘Bularretik mintzora’ tailerrean, (Begoñan, lehenengo saioa LARUNBAT HONETAN, hilaren 14an, 11:30etan).
Aurtengo nobedadea, ipun kontaketa elebidunak (gaztelaniaz eta ingelesez) antolatu izana da, LARUNBAT HONETAN, hilaren 14an eguerdiko 12:00etan Deustun hasiko dena eta azarotik martxoraino, Zabala, Begoña eta Castaños bisitatuko dituena. Euskarazko ipuin kontalarien beste egitarau bat ere antolatuko dute liburutegiek, azaroaren 25etik maiatzaren 25eraino hamaika saio izango direlarik Castaños, Begoña, Zurbaranbarri, Buia, Otxarkoaga, San Inazio eta Iralan. Gaztelaniaz, hamar saio izango dira Zabalan, Deustun, San Adrianen, Castañosen, Iralan eta Otxarkoagan azaroen 11tik apirilaren 29ra.
Hain txikiak ez direnentzako, liburutegiek irakurketa baino haratago doazen bestelako jarduerak antolatu dituzte. 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat, udal liburutegi sareak ilustrazio eta idazketa tailerrak antolatu ditu San Inazion; 7 eta 11 urte bitartekoentzat, Otxarkoagan eta Buian karikatura tailerra izango da; 6 eta 12 urte bitartekoentzat San Frantzisko liburutegian teknologia berrien tailerra; 12 eta 16 urte bitartekoentzat komikiena Begoñan eta 15 urtetik gorakoentzat, argazki digitalaren tailerra izango da Deustun.
Tailerren egitarau hau ‘Zientzia Zoroa’ saioekin osatzen da, esperimentu dibertigarriekin ilusio optikoak zer diren, konstelazioak, paleontologia, sumendiak, grabitatea edo blandibluren sekretua zein den azalduko dira. Ziklo hau maiatzaren 24an itxiko da Otxarkoaga, Zurbaranbarri, Zorrotza, Begoña, Deustu, San Frantzisko, Zabala eta San Adriango liburutegietatik pasatu ondoren.
Bestalde, aipatutako nagusientzako aktibitateen artean gurasoak eta hezitzaileak “Fantasia eta haur literatura” jardueran parte hartu dezakete, euren seme-alaben eta ikasleen garapen intelektualean irakurketak duen eragina aztertuko delarik. Hiru saioetako lehena (guztiak San Inazioko liburutegian) astelehenean izango da, azaroaren 16an. Gainera, San Frantziskoko liburutegiko ‘Munduko paisaiak’ programa azpimarratu behar da, errusiar, arabiar edo saharatik beherazko lurraldeetako idazleak ekarriko dizkiguna.
Bilboko Udal Liburutegi Sarea hamabost liburutegik osatzen dute, eta guztien artean, euskarri desberdinetan (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROM, DVD) argitaratutako 300.000 ale baino gehiago jartzen dituzte hiritarren esku, gai guztietakoak eta etengabe eguneratuta. Horrez gain, era askotako kultur jarduerak antolatzen dituzte, hala nola, hitzaldiak, ikastaroak eta mahainguruak. Sarea Deustu, San Ignazio, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, Castaños, Bidebarrieta, Buia, San Adrian, San Frantzisko, Zabala, BilbaoMusika, Irala, Errekalde eta Zorrotzako liburutegiek osatzen dute.
Últimos comentarios