2010eko Aratusteak. Kartelen lehiaketa
2010eko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Hauek dira baldintzak:
BALDINTZAK:
1.- Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2.- Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean bi digitalizazio, bata200 kb-ko JPGa eta bestea MB1-eko JPGa.
3.- Kolorea eta teknika: aukerakoa.
4.- Obrak originalak izango dira.
5.- Karteleko testua hau izango da:
BILBAO 2010
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 12 – 16 Febrero
6.- Aurkezteko epea: azken eguna 2009ko abenduaren 11an, 13:00etara arte.
7.- Aurkezteko lekua: Turismo eta jaietako saila, Zabalguneko enparantza 11. 48009 Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.
8. Informazio-telefonoa: 94 94 420 31 47 eta herritarrentzako informazio telefonoa: 010.
9. Identifikazioa: lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia.
10. Saria: lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.
11. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
12. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).
13. Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako hiruk Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren ordezkaria izango da eta azkena Jaietako batzordeburua izango da.
14. Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko Eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela eman ahal izango dira:
* Zuzenean Zabalguneko Eraikinean.
* Udalaren web orriaren bidez.
* Lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez.
Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren % 75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari % 25ra dagokio). Gainerako % 25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.
Herri-bozketako puntuak eta epaimahaikoarenak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea.
15. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
* autorea nor den zalantzan dagoenean.
* Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
* Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.
16. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
17. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
18. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
19. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Barrainkuako Kultur Etxean, Barrainkua kalean 5ean, otsailaren 15tik 26ra. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. 6 kartel finalistak aukeratu eta 2010eko otsailaren 27ra arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
20. Turismo eta jaietako sailean Zabalguneko enparantza 11an jaso ahal izango dira saririk irabazi ez duten lanak, 2010eko martxoaren 2tik apirilaren 2ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
21. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du
Últimos comentarios