BILBOKO UDALAK MARTXAN JARRI DU BESTE BEHIN ‘EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA’ EGITASMOA
Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailaren bidez, martxan jarri du berriz ere “Emakumea, osasuna eta indarkeria” sentsibilizazio-egitasmoa, genero-indarkeriari aurre hartu eta udalerriko emakume guztiengan, berdin euren jatorria zein den, sexualitate osasuntsuaz gozatzeko jarraibideak ematea helburu gisa hartuta.
Horrela bada, Txina, Maroko, Argelia, Benin, Bolivia, Venezuela, Errumania, Kolonbia, Brasil, Paraguay, Uzbekistan, Ekuador eta Honduraseko 35 emakumek sentsibilizazio-ekintzak bideratuko dituzte bertako beste laurekin batera eta, ondorioz, osasun-agente bihurtuko dira euren erreferentzia-kolektiboetan ere.
Gainera, tailerrak minusbaliotasun funtzionalaren ikuspuntutik dinamizatuko dituzten emakumeak batu dira eta berariazko tailerrak antolatuko dira emakume ijitoentzat.
Botereztatzea eta parte-hartzea
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko III. udal planaren barruan sartzen dira aurtengo “Emakumea, osasuna eta indarkeria” tailerrak eta Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailak bultzatu ditu. Aurtengoan, “emakumea” kontzeptua “emakumeak” kontzeptuarekin ordezkatu da eta gizon zein emakumeen arteko berdintasun errealaren alde egin da emakumeen botereztatzea eta erantzunkidetasuna bultzatuz eta genero-indarkeria errotik desagerraraziz.
Horren haritik, “emakumea, osasuna eta indarkeria” sentsibilizazio-egitasmoak emakumeen botereztatzea bultzatzen du topaguneak sortuz eta Bilboko emakume guztiei irekitako tailerrak bideratuz.
Ikaskuntzaren bidez eta eduki desberdinak eztabaidatuz, parte hartzaileetako bakoitzak biztanleria-sektore desberdinei orientatutako talde-dinamikak zuzentzeko behar diren baliabideez jabetuko da eta, ondorioz, pertsona gehiago inplikatuko dira sentsibilizazio-lanean.
Topaketaren batera joateko gogoa duen edozein pertsonak bere eskura ditu harremanetarako telefono-zenbaki hauek:
* 944 203 127
* 655 440 116
Últimos comentarios