GIZARTE EKINTZA SAILAK HASI DU 2010ean GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO PROZESUA
Gizarte-larrialdietarako laguntzen arloan aurten zerbait berria egongo da. Diru-sarreren Bermerako Errenta (DBE), edozein modalitatetan, kobratzen duten eta iaz etxebizitzaren errenta ordaintzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntza jaso zuten pertsonek aurrerantzean Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) kobratuko dute. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sortu berri du EGPO.
Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio diru-laguntza hori ordaintzea eta hilero ordainduko du Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, Diru-sarreren Bermerako Errentarekin batera. Foru Aldundia harremanetan jarriko da pertsona horiekin datozen asteetan dokumentazioa eguneratzeko eta aurten ere baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko. Horrela, ez dute etxebizitzaren errenta ordaintzeko laguntza berriro eskatu behar udalaren gizarte-zerbitzuetan eta itxaron beharko dute Bizkaiko Foru Aldundia haiekin harremanetan berriro jarri arte.
Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saila, bere aldetik, laster hasiko da 2010eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak tramitatzen. Otsailaren 15etik aurrera iaz laguntza hau jaso zuten pertsonek etxean jasoko dute eskutitz bat, haien eskakizuna berriztatzeko modua zein izan behar duen jakinarazteko, horrela behar badute. Lehendabizi 65 urtetik gorakoei emango zaie, etxebizitzaren errenta ordaintzeko GLL jaso zituztenei eta egun DBE jasotzen dituztenei izan ezik. Hauei Bizkaiko Foru Aldundiak emango die hitzordua, aurrerantzean kontzeptu hori Etxebizitzaren Gastuetarako Prestazio Osagarriaren barruan geratuko da-eta.
2009an GLL jaso ez zuten pertsonek martxotik aurrera edukiko dute informazio guztia udalaren webgunean eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetan. Hauetan informazio-kartelak egongo dira laguntzei dagokien hitzordua eskatzeko modua argitzeko.
Últimos comentarios