TXURDINAGAKO HIRU PLAZA ETA OTXARKOAGAKO UDALTEGIA MAGIA TOPAKETEN SEIGARREN EDIZIOAREN ESZENATOKI IZANGO DIRA OSTEGUNETIK AURRERA
Seigarren urtez jarraian, Bizkaiko hiriburuko 3. barrutia (Otxarkoaga – Txurdinaga) eszenatoki paregabea bilakatuko da prestidigitazioaren zaleentzat, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Magia Topaketen barruan.
Aurtengo edizioak izango duen berrikuntza nagusia, programatutako ikuskizun guztiak kaleko eszenatoki guztietan ikusteko aukera izango da, izan ere, emanaldi guztiak Txurdinagako Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi Erdia (Julian Gaiarre kalean, 4-12 zenbakien aurrean) plazetatik txandakatuz joango baitira. Horrez gain, nazioartean ospe handia duten magoek hartuko dute parte programan, Peter Wardell britainiarra edo haurrei zuzendutako magian aditua den Carlos Adriano argentinarra, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia Otxarkoagako Udaltegian burutuko da, ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, Abozzi konpainiaren “Sueños” muntaketaren Euskadiko estreinaldiarekin.
Magia Topaketak kaleko aisia eta animazio eskaintza gisa finkatu dira, eta joan den urtean ia 1.700 pertsona erakarri zituzten, eskaini ziren emanaldietara eta jarduera paraleloetara. Oraingo honetan, magiarekin dugun hitzorduak honako ilusionista hauen parte hartzea izango du: Carlos Adriano, Elvi, Peter Wardell, Imanol, Nano Márquez eta Valen. Euren ikuskizunak Txurdinagako hainbat plazatara eramango dituzte, goizeko eta arratsaldeko zenbait ordutan. Aire zabaleko emanaldiz osatutako programa maiatzaren 21etik 23ra bitartean eskainiko da, eta magoen truko harrigarriekin batera, gehienetan umorea eta ikus-entzuleek parte hartzeko gonbidapenak ere izango ditugu.
Egitaraua ostegun honetan, maiatzaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, abiatuko da, Otxarkoagako Udaltegian burutuko den galarekin. Hori izango da leku itxian eskainiko den emanaldi bakarra, hala eskatzen baitu Eszenako Magiako Sari Nazionala irabazi duen Abozzi konpainiak Euskadin estreinatzen duen “Sueños” ikuskizunak.
Abozzi konpainia, zenbait mago gazte eta ilusioz betetakoek osatzen dute, eta parte hartzean oinarritzen den eta kalitate maila bikaineko magia eskaintzen duen ikuskizuna aurkeztuko du. Konpainia gai da bere magiaren hoberena eta antzerkirako balioak eszenatokian elkartzeko, magia indartuz. “Sueños” ikuskizunak magia, umorea eta zuzeneko abestiak uztartzen ditu.
Hurrengo egunean, ostiralean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Carlos Adriano (Garai Lorategiak plaza), Valen magoa (Arbidea plaza) eta Peter Wardell eta Imanol (Ilargi Erdia plaza) arituko dira. larunbata izango da emanaldi gehien eskainiko duen eguna, eta aire zabaleko eszenatokian eskainiko dira, hiru ordutegitan, 13.00etan, 18.30etan eta 19.45etan (kontsultatu egitaraua). igandean, VI. Magia Topaketen amaiera eguerdiko 13:00etan izango da, Carlos Adrianok, Garai Lorategiak plazan, Nano Márquezek Arbidea plazan eta Valenek, Ilargi Erdia plazan, eskainiko dituzten emanaldiekin.
Últimos comentarios