OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN IKASTAROAK
“IKUS-ENTZUNEZKOAK EZAGUTZEN” IKASTAROA
Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude. Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira.
Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek.
Egunak eta orduak:
? Kamera erabiltzea: urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, 20:00etatik 22:00etara.
? Bideo-edizioa: azaroaren 2an, 4an, 9an eta 11n, 20:00etatik 22:00etara.
? Irratia: azaroaren 16an, 18an, 23an eta 25ean , 20:00etatik 22:00etara.
Zenbatekoa: 25 € ikastaro osoa. Tularreko bazkideentzat: 20 €.
Gai bakarreko bakoitza: 10 €. Tularreko bazkideentzat: 6€.
Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0009 81 9105046391
Informazio gehiago web honetan: www.asociaciontendel.org
TXALAPARTA IKASTAROA
Egunak eta orduak:
Txalaparta: martitzenetan, 2010ko azaroaren 2tik 2011ko maiatzaren 31ra, 17:00etatik 20:00etara.
Zenbatekoa: 105€.
Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0009 81 9105046391.
GITARRA ELEKTRIKO, BAXU, BATERIA, INFORMATIKA MUSIKALA ETA
HOME-STUDIOKO IKASTAROAK
Egunak eta orduak:
? Gitarra elektrikoa: eguaztenetan, 2010ko urriaren 20tik 2011ko maiatzaren 18ra, 20:15etik 21:45era.
? Baxua: martitzenetan, 2010ko urriaren 19tik 2011ko maiatzaren 17ra, 19:30etik 21:00etara.
? Bateria. Hastapenak: astelehenetan, 2010ko urriaren 18tik 2011ko ekainaren 6ra, 19:30etik 21:00etara.
? Bateria. Hobekuntza: astelehenetan, 2010ko urriaren 18tik 2011ko ekainaren 6ra, 18:00etatik 19.30era.
? Informatika musikala eta home-studio: martitzenetan, 2010ko urriaren 19tik 2011ko martxoaren 22ra, 19:30etatik 21:30era.
Zenbatekoa:
Gitarra elektrikoa edo Informatika musikala eta home-studio: 70€ (La Calderako bazkideentzat 56€)
Baxua: 65€ (La Calderako bazkideentzat 52€)
Bateria: 80€ (La Calderako bazkideentzat 64€)
Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0212 00 9105956877.
Informazio gehiago: www.weblacaldera.com
INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK:
1.- Izena emateko epea irailaren 13an hasiko da eta urriaren 4an amaituko da, egun bera barne. Izena ematea www.bilbao.net web-orriaren bidez egingo da.
2.- Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 6an, 18:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.net web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 8tik aurrera.
3.- Izena emateko epea amaituta telefonoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko eta ordainagiria faxez edo posta elektroniko bidez bidaltzeko edo Otxarkoagako Udaltegira eramateko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Diru-sarrera egin ezean edo ordainagiria aurkeztu ezean, ez da matrikula egingo eta plaza hutsik geratuko da.
4.- Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.
5.-Ikastaroetara asistentzia ona edukitzea behar-beharrezkoa izango da. Jarraiko hiru astetan ikastarora justifikaziorik gabe ez badoa ikasle bat, baja emango zaio eta ez zaio matrikulako dirua itzuliko.
Últimos comentarios