ABRID LAS VENTANAS QUE LA NEGRA HUELE MAL
Esaera hau, Logroñoko fiskal batek esan zuen igaro den hilabetan epaiketa bat hasi aurretik. Baina esaldi honek eta beste hainbat esaldi, gero eta sarriagotan esandakoak, zer edo zer adierazten dute: gure gizartean gauza askoren falta nabaritzen dela.
Gauza hauen artean, elkarri zor diogun errespetua. Errespetorik eza gero eta nabariago agertzen da gure artean. Eta jarrera hau, gurekiko desberdintasun nabariak dituztenekin adierazten dugu.
Desberdintasun hauek mota askotakoak izan daitezke eta kontutan hartu behar ditugu, ez direlako inoiz eta inoren onerako izango.
Neretzat, desberdintasunak eman daitezkeen arlorik garrantzisuenak hauexek dira:
a) Gizarte mailan: bestea, esaten dugunarekin gure menpean jartzen dugunean (Logroñon gertatutakoa adibidez) edo langilen soldatak gero eta txikiagoak o direnean (denbora luces sufritzen daramagun errealitatea).
b) Erlijio arloan: bestearen pentsakera ez onartzerakoan, nahiz eta askotan zaila izan eta oztopoak aurkitu.
c) Politika mailan: lehergailuak jartzen direnean, edozein lekutan eta beren ondorioak kontutan eduki gabe; edo hobe esateko, gero eta min handiagoa eragiteko. Eta arlo honetan ere, herri bati bere nahia adierazten uzten ez zaionean (gure kasua den bezala).
Gauza bat da horrelako errealitateak gauzak salatzea eta beste bat putzu sakon honetatik ateratzea. Baina ez baldin bagara ateratzen, zer nolako Etorkizuna ari gara eraikitzen? Gizartea ala abere-taldea? Hemen justiziaz eta egiazaletasunez jokatzea dagokigu. Ez da erraza eta ez da epe laburrerako bidea izango, baina ez baldin bagara abiatzen sekula ez gara iritsiko. Nahi ez dudana zera da, okerreko bidea artesa: ez nago okerreko bidetik abiatzeko prest. Eta zuek? Bada garaia besteari zor diogun errespetua beldurrik gabe aldarrikatzekoa.
Últimos comentarios