Bidaiari dubi dubi lehiaketa. Bidaiarien txokoa. Lanak aurkeztea on-line
Bidaiari dubi dubi lehiaketaren irudiaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiekin erlazionatutako bideo labur bitxiak sarituko dituen "Bidaiari Dubi Dubi" lehiaketaren lehen edizioa deitu du. Bidaia posta-txartelen lehiaketa ordezkatuko duen ekimen hori, duela zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiekin erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak eramaten dituen “Bidaiariaren txokoa” programaren barruan sartzen da.
Lehiaketa 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin duten pertsonaren edo pertsonen irudiak jaso beharko ditu. Horrez gain, norberak sortutako edo egile eskubiderik ez duen musika ere izan beharko dute bideoek. Horrez gain, partaideek irudi horiek non hartuta dauden adierazi beharko dute, eta azken eszenan bideoaren egileak aipatuko dira eta, beharrezkoa balitz, baita bideoak jasotzen duen melodiaren egilea ere.
OINARRIAK:
1.- Helburua
Bidaiei buruzko jatorrizko bideo laburrak saritzea.
2.- Parte-hartzaileak
“Dubi Dubi” bideoen lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake.
Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.
3.- Lanen ezaugarriak
Bideoek ezaugarri hauek edukiko dituzte:
* Bidaia bateko lekuen eta bidaiarien irudiak jaso beharko ditu bideoak.
* Bideo-egileak sortutako musika edo egile-eskubiderik ez duen musika edukiko dute bideoek.
Web-orri hauek bisitatu daitezke egile-eskubiderik gabeko melodiak deskargatzeko: http://www.jamendo.com/es/ eta http://magnatune.com
* Bideoko irudiak non diren seinalatuko da.
* Bideoak gehienez 3 minutu iraungo du.
* Bideoan azalpen-testuak sar daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.
* Bideoko azken irudia bideo-egileen erreferentzia egiteko eta, beharrezkoa bada, melodiaren egilearen erreferentzia egiteko izango da.
Web-orri honetan, bilatzailean “dubi dubi” hitzak sartuta, zelako bideoak nahi ditugun kontsulta dezakezue: www.youtube.com.
Beste lehiaketa edo txapelketaren batean saritutako bideoak ezin izango dira aurkeztu.
Ustiapen-eskubideak lehiaketaren antolatzaileei ezin laga dakizkiekeen bideoak ezin dira aurkeztu.
4.- Lanak aurkeztea
Bideoen filmaketa eta muntaketa parte-hartzaileen kontura izango da.
Dohainik deskargagarriak diren programa hauekin egin daitezke bideoak: http://es.wikipedia.org/wiki/Windows_Movie_Maker eta http://www.pitivi.org. Proba deskargagarriaren lizentzia duen bideoen ediziorako programa hau ere erabil daiteke: Pinnacle Studio.
* Artxiboak gehienez hauxe okupatuko du: 10 MB.
* Bideoaren formatuak hauek izango dira: mp4, 3gp, wma, avi y mpg.
* Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara, izena emateko orria beteta. Horretarako udalaren webera joan behar da. Hona hemen: www.bilbao.net/dubi-dubi.
Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2010eko urriaren 1etik 15era artekoa izango da.
Behin bideoak aurkeztuta, ezin izango dira lehiaketatik erretiratu, hamahirugarren zenbakian aipatutakoaren kalterik gabe.
5.- Epaimahaia
Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak izendatuko ditu epaimahaikideak eta bera izango da epaimahaiburua. Gutxienez bidaia eta ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsona bi egongo dira epaimahaian. Epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren lehiaketaren irabazleak.
6.- Epaia
Epaimahaiak bideoen originaltasuna eta sormena baloratuko ditu; hau da, erakutsitako lekuak zeintzuk diren, sartutako melodia eta bideoaren osaketa osoa baloratuko ditu.
Epaimahaiak ustekabeak zein zalantzak erabaki eta oinarrien interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta epaimahaiaren iritzia izango da balioko duena.
Epaimahaiak 2010eko urriaren 29an emango du ezagutzera epaia.
Sari-banaketa jendaurrean izango da Begoñako Udaltegian, azaroaren 3ko 19:30ean.
Últimos comentarios