Euskadiren alde borrokatzen
XIRIMIRI
Nire azken idazkian esan nuen ez nuela ikusten inor kalean Euskadiren alde borrokatzen, eta idazki honetan, nire iritzi hau azaldu nahi dut. Bai, sentipen hori oso bizi daukat. Benetako askatasunaren aldekoak espetxean daude eta. Ez dut uste indarkeriaz jokatzen dutenak eta espetxean daudenak benetako askatzaileak direnik, ez. Baina ez dira horiek bakarrik giltzapeturik daudenak.
Gure gizadia euren menpe dutenek ezartzen dituzte legeak eta lege araudiak; hemen, hor eta han. Beren interesen alde jotzen dute beti, legearen arloan gero eta botere gehiago edukitzeko daukate indarra.
Eta beren bizitzan inoiz armarik hartu ez duten zenbat lagun dauden espetxeetan! Horretan ere gure herriaren etorkizuna argirik gabeko egoeran ikusten dugu. Gero eta herritar gehiagok beren portaerak hartuko bagenitu ez genituzke aurrerapausoak emango? Baina askotan ez dugu benetako ausardia gure errealitatearen jabe izateko. Horrexegatik, mutu edo beste edozein gauzatan sarturik geratzen gara. Hainbeste gauza daukagu despistaturik bizitzeko! Izan ditzakegu pentsakera eta portaera desberdinak, baina beste mundu bat eraiki behar dugu. Behar dugu? Ez al gara ondo bizi? Bai, horrexegatik bada. Gero eta jende gehiago –ez gu–, gero eta larrialdi gogorragoan bizi direlako, hainbat eta sartuago izan behar gara haien sufrimenduak geureganatzeko.
Ez ditzagun gure buruak lurpean sartu. Hori ez da gizon edo emakumezkoen portaera. Gure herria eta munduko herriak beste era batean, daukaguna eta garena irekitzen, benetako anai-arrebena izan dadin.
Esna gaitezen eta ez dezagun errealitatea dagoen bezala utzi. Hau da guztion konpromisoa. Inor ez dadin alboan geratu.
Últimos comentarios