«IMAJINATU OTXARKOAGA» PROGRAMAK AUZOKO BIZILAGUNAK INPLIKATU GURA DITU JOLAS JARDUERA BERRIAK ABIAN JARRIZ
Herritarren partehartzea sustatzea eta gizarte-kohesioa bultzatzea dira "Imajinatu Otxarkoaga" Plan Komunitarioaren oinarriak . Xede horrekin, gizarte eragileek, auzokoek eta Bilboko Udalak auzo honen etorkizuna guztion artean diseinatzen laguntzeko jolas-jarduerak prestatzen jarraitzen dute.
Plan Komunitarioaren lehenengo fasean sortutako egoerari buruzko gogoetan azken hamarkadetan auzoan izandako zailtasunak ezagutarazi dira. Horren baitan, auzoan partaidetza sustatzen duten ekimenak garatzen jarraitzeko auzokoek zuten interesa nabarmendu zen. Horrela, auzo aktiboa erakutsi dezakegu, auzotar guztion gizarte eta kultur inplikazioaren aldekoa.
Hala, azaroaren 6, 19 eta 21ean Otxarkoaga auzoa partehartzea
sustatzeko xedez sortutako hainbat jardueraren agertoki bilakatuko da.
Adinekoen egoerari buruzko kafe-tertulia
• Azaroak 6 larunbata
• 11:30etan
• Angela Arregi plaza
Azaroaren 6an, larunbata, Angela Arregi plazan adineko auzokoen egoerari buruzko kafe-tertulia herritarra egingo da. Hitzordu honekin, Otxarkoagako auzoko guztion artean auzotar-talde honek dituen beharrizan eta zailtasunei buruzko gogoeta sustatu nahi da.
Gazteon eguna
• Azaroak 19 larunbata
• Ugarte plaza (eguraldia txarragotuz gero, jaia Otxarkoagako Auzo
Etxean egingo da)
Auzoko gazteon partehartzea sustatzea funtsezko urratsa dugu auzoaren etorkizuna bideratzeko. Otxarkoagako gazteria, hain zuzen, izango da protagonista jardunaldi osoan. Bertan, mota desberdinetako musika eskaintza erakargarri nagusietariko bat izango da, gazteon egunaren
programan ikusi daitekeenez:
18:30etan:
"Living Bilbao (ojeando)" bideoaren proiekzioa. Otxarkoagako Auzo Etxean "ideia borobilak" ekimenaren saria jaso du.
19:00etan:
Jardunaldiaren aurkezpena eta malabare nahiz akrobazia
emankizunak
20:00etan:
DJ Paco eta ADAM raperoaren emakizunak. Otxarkoagako nesken dantzaldia.
21:30:
Askaria eta hainbat zozketa
Gizalegeari buruzko azoka
• Azaroak 21 larunbata
• Kepa Enbeita plaza
• 11:00etatik 14:30ak arte.
Azken hilabeteotan, Otxarkoagan gizalegearen aldeko kanpaina bat burutu da. Horren asmoa, ondasun publikoak zein auzoko bizilagunak errespetatu beharra hiritarrei gogora ekartzea da. Gizalegeari buruzko azokak alor honetan Otxarkoagako elkarteek eta ikastetxeek egindako jarduerak nabarmenduko dira. Fanfarre baten laguntzaz, hilaren 21eko topagune honetara datozen bizilagunek gizalegearen alde egindako jarduerak ikusi ahal izango dituzte erakusketa desberdinen bitartez, txikienak auzoko gazteek antolatutako ume-jolasetan dabiltzan bitartean.
Últimos comentarios