IRAGAN URTEKO GABONETAKO ARGIEK ERAGINDAKO %33KO ENERGIA AURREZKIA MANTENTZEN DU UDALAK
Bilboko Udalak aste honetan piztuko ditu Gabonetako argiak, eta iaz estreinatutako ordutegia mantenduko du. Gauzak honela, igandetik eguenera, 18:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera piztuko dira argiak, eta bariku, zapatu eta jai-bezperatan 23:00ak arte.
Ordutegi honek iragan urtean lortu zen kontsumo energetikoaren %33ko murrizketa mantenduko du. Azken bi urteetan eta energia aurreztearren ordutegia murriztu egin da: 2008an %25 murriztu zen eta 2009an %8 gehiago.
Aurten, Gabonetako argiak iazkoak bezalakoak izango dira; 27 izei jarriko dira: 9 artifizialak, 8 eta 18 metro inguruko altuerakoak. Gainera, Bilboko kaleak apaintzeko, azken generazioko 498.480 led jarriko dira, mikrolanparez osatutako 25.000 metrotik gorako girlandak eta guztira 3.392 metro osatuko dituzten 306 motibo argitsu.
Bilboko Udala ahalegin berezia egiten ari da hiriaren dekorazioa hobetzeko asmoz, gero eta espazio gehiagotan argiak piztu eta espazio horiek apain daitezen. Gabonetako argien inguruan erabakiak hartzeko irizpideen artean, funtsezko hiru alderdi nagusitzen dira:
Alde batetik, Obra eta Zerbitzuen Sailak energia aurreztu nahi du. Horretarako, aurten ere erabaki da argiak denbora gutxiagoz piztuta izatea. Bestetik, apaingarriak gero eta gehiago modernizatzen dira. Zona berriak argitzeko azken generazioko argiak erosten dira -kontsumo oso baxuko lanparak-, kontsumo elektrikoan eraginkortasun hobea lortzearren.
Gainera, Gabonetako instalazioak barruti guztietan zehar banatu dira, guztiek Gabonetako giro atsegina eta abegitsua izan dezaten, kalitatezko apaingarriekin. Urtero, beste leku batzuetara, espazio gehiagoetara iristen ahalegintzen da Udala, herritar gehienek Gabonetako giroaz goza dezaten egun horietan .
Últimos comentarios