BILBOKO UDALTEGIEK ‘EXPODISTRITO’ PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE
“Expodistritok”, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekoko egitaraua inauguratu du aste honetan. Datorren MARTXOAREN 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Erakusketa horietako lau argazki erakusketak izango dira, bat pintura lanez osatua eta azkena, Josu Aranbarrik, “Piztiak” taldearen abestietan oinarrituta, egindako diziplina anitzeko lana. Argazkia protagonista izango da 2011ko lehen hiruhileko honetan. Umida Akhmedova argazkilari eta dokumentalgilearen argazkiak ikusi ahal izango ditugu. Argazkilaria bere herrialdean kondenatuta dago, nazio uzbekistandarra iraintzeaz eta difamatzeaz akusatuta, bertako biztanleen bizimodua erretratatzeagatik. Erakusketa, Zentsura At! – Zentsuraren Aurkako Jaialdiaren, bosgarren edizioaren barruan izango dugu Bilbon. Horrez gain, argazkigintza beste hiru erakusketaren bitartez ere helduko da udaltegietara: María Elisa Zorriquetaren erakusketa, azken 50 urteetan Bilbok izan duen eraldaketaren goitik begiratutako ikuspegia ematen duen erakusketa eta Distrito Fotoren azken edizioan sarituak izan ziren argazkiz osatutako erakusketa. Beste bi erakusketa Carlos Tomásen pintura lanari eta Josu Aranbarrik egindako marrazkiei, margolanei, argazkiei eta bideo-instalazioei eskainita egongo dira. “Expodistrito”, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen programa da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta artista gazteen lana ezagutaraztea eta jada ezagunak diren beste batzuena erakustea da. Ohikoa denez, erakusketak txandakatuz joango dira zazpi udaltegietatik
Últimos comentarios