HAU BAI DELA¡
XIRIMIRI
A zer nolako Mundua ari garen eraikitzen! Adibide bezala, kirol arloan sartuko naiz. Esate baterako, Nadal, benetako kirol gizona, 23 urte bete gabe oraindik; ez dago bera bezelakorik tenis munduan eta honen ondorioa, argi eta garbi ikusten dugu: 30 miloi euro baino gehiago irabaziko du aurten. Futbol munduan ere badaude horrelakoak.
Baina pensatzen jarri nauen errealitatea, beste bat da. Ez dakit zenbat miloi gastatu duten Athletic zaleek Erregeren kopa bila joateko. Erregerena? Baina ez al gara Euskal Herrikoak? Eta Espainako Erregeren kopa atzetik joan dira? Nork ulertu hau?
Pentsatzen hasita, sarreren salneurriak, bidaiak, hotelak; janari eta edariak Valentzian eta Bilbon; Athletic txalotzeko Bilbon montatu dena. Nora goaz horrela?
Konturatzen al gara krisialdi gogor batean murgildurik gaudela? Estatu mailan lau milioi pertsona baino gehiago lan gabezi gogor bat bizi izaten ari direla eta leku askotan lan gabezian ez erortzeko benetako mirariak egiten ari direla?
Edo hau jakinagatik ere, horrelako gauzak egiten ari dira? Panem et circenses, ogia eta jaia. Ez gara hainbeste aldatu 2000 eta piku urtetan.
Bai, honek nolakoak garen argi eta garbi erakusten digu. 40.000 pertsona, beren lanaldiak alde batera utziz eta gutxi gora behera, pertsonako 300 euroko gastua eginez, 12 milioi euroko -2.000 milioi pezeta- gastua dagokie Athletic zaleei . Argi eta garbi esan behar dut hau ez dudala batere gustoko.
Gure lurrak badu denontzat lekua; hobe esanda, izango luke, denon betebeharrak hasetzeko erabiliko bagenu; baina ez da honetarako erabiltzen, boterearen beharrak betetzeko baizik eta boterea ez dago herriaren eskutan, jauntxoen eskutan baizik.
Últimos comentarios