KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK BI MAGIA IKASTARO ANTOLATU DITU OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, MAIATZAREN AMAIERAKO VII. MAGIA TOPAKETEN AURRERAPEN GISA
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi magia ikastaro antolatu ditu, bat hastapenekoa eta bestea hobekuntzakoa. Ikastaroak datorren maiatzean eskainiko dira, Otxarkoagako Udaltegian. Ikastaro horiek, maiatzaren 26tik 29ra bitartean burutuko diren VII. Magia Topaketak direla eta antolatu diren jardueren barruan sartzen dira. Topaketa horien barruan hainbat ekitaldi burutuko dira Otxarkoagako Udaltegian, Txurdinagako Ilargi erdiaren eta Garai lorategien plazatan eta Otxarkoagako Ugarte plazan. Hastapeneko ikastaroa maiatzaren 9an, 11n, 16an eta 18an burutuko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, eta hobekuntzakoa maiatzaren 23an, 25ean eta 30en eta ekainaren 1ean, ordu berean. Bi ikastaroak 16 urtetik gorako pertsonei daude zuzenduta, eta magiaren mundu liluragarrian sartzeko eta, bakoitza bere mailan, aurrera egin ahal izateko tresna izan nahi dute. Ikastaroetan, partaideek zenbait joko egiten ikasiko dute, hainbat espezialitatetan, kartomagian, mikromagian, numismagian eta mentalismoan. Halaber, magiaren munduaren ikuspegi zabala jasoko dute, eta arte txundigarri horretan aurrera egin ahal izateko ezagupenak hartuko dituzte. Bi ikastaro horietan parte hartzeko izen emate epea irekita egongo da apirilaren 18tik 29ra bitartean, eta udaleko web gunearen (www.bilbao.net) bitartez baino ezin izango da egin. Ikastaro bakoitza egiteko matrikula 10 euro ordaindu beharko da. Izen emate kopurua ezarritako plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, eta bertan lehentasuna izango dute Txurdinaga – Otxarkoaga barrutian eta Bilbon erroldatuta dauden pertsonek.
Últimos comentarios