La condición humana” liburuaz hitz egiten

XIRIMIRI

Irakurketaren munduan sartzea oso esperientzia polita izan daiteke. Izan ere, sakontasunezko bidea aurkitzen dugu eta gure burua irekitzeko oso beharrezkoa zaigu, benetan!
Egia esateko, liburu askok daukaten edukia kontuan hartzeko da. Gure mundu honetan edozein txorakeria onartzeko prest gaude, “Chiqui chiqui” edo antzekoak, alegia.
Kurtso honetan zehar nobela modura irakurri ezin daiteken liburu baten irakurketan ibili naiz. “Paidos”ek argitaratutako “La condición humana”, Hanna Arendt filosofoak idatzitakoa.
Adibide modura, 223. orrialdean agertzen diren ideia batzuk azaldu nahi ditut hemen. Oso ideia sakonak dira, kontuan hartzeko modukoak. Horiei kasu eginez gero, gauza asko aldatuko lirateke gure artean. Ideia horiek azaltzean, neure iritziak ere azaldu nahi ditut.
Honela dio Hannak: “Botereak errealitate izateko ezinbestekoa da hitza eta ekintza bat etortzea. Hitzak ezin dira hutsik egon, eta ekintzak ezin dira suntsitzaileak izan” Honekin batera, beste bat “Hitzak ez dira benetako gogoak edo nahiak estaltzeko erabili behar, errealitateak agerian uzteko baizik. Ekintzak ezin dira bortxatzeko eta suntsitzeko erabili, harremanak ezarri eta errealitate berriak sortzeko baizik!”.
Baina argi eta garbi esan dezaket: ez dut alderdi politikorik ikusten bide horretatik ibiltzen. Alderdiek boterea lortu nahi dute eta horretarako gezurrak erabiltzen dira. Ez dituzte beren benetako gogoak azaltzen, eta ahal den neurrian bortxatzen dituzte besteak. Urte asko daramagu bide horretatik eta horrek nekea eta nekea eta nekea dakar, besterik ez.
Hori gertatzen da alderdi politikoetan. Eta guk geuk, zer nolako etorkizuna sortu nahi dugu? Hitzak eta ekintzak bateratzeko prest gaude? Koherenteak izan behar dugu. Hori da bidea!

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.