JAIETAKO 115.000 PROGRAMA BANATUKO DIRA BILBOKO ETXEETATIK ASTE HONETAN
Bilbotar guztiek 2011eko Aste Nagusiko egitaraua izango dute laster. Elkarren segidako hamaikagarren urtez, Bilboko Udaleko Jaietako Saila 115.000 programa hasiko da banatzen etzi Bilboko etxeetatik.
Bizkaiko hiriburuko auzoetan burutzen den banaketa datorren ostegunean, abuztuaren 11n, hasiko da. Jaietako Sailaren helburua Bilboko hiritar guztiek esku programa bana izatea da, udaleko banaketa puntuetara joan barik.
Etxeetatik egiten den banaketak jaietan jarraipena izango du. Egun horietan 45.000 programa eskuragarri izango dira Zabalguneko, Arriaga Antzokiko, eta Guggenheim Museoaren ondoko Bilbao Turismo bulegoetan, ostatuetan, txosnetan eta Udaltegietan.
Aurten lehenengo aldiz, gure jaiak disfrutatzera atzerritik etorritakoez pentsatuz, 10.000 esku programa editatuko dira frantsesez eta ingelesez. Zabalguneko eta Loiuko aireportuaren Bilbao Turismo bulegoetan, Udaleko informazio puntuan, eta Alde Zaharreko Udaltegian eskuragarri egongo dira.
Bestaldetik, braillez dauden kartel eta egitarauez gain, ikusmen ezintasunen bat duten pertsonek Bilboko Udaltegietan programa egokituak aukeratuko dituzte. Joan den urtean bezala, egitarauaren entzutezko bertsioak prestatu dira eta denon esku daude Udaleko web orrialdean (www.bilbao.net) eta Jaietako Prentsa Bulegoaren blog ofizialean (www.bilbaofestak.com).
Aurten ere “Bilbao 2011 Aste Nagusia” aldizkaria argitaratuko da, bertan egitaraua ez ezik, ekitaldi eta ekintzen guztiei buruzko informazio zehatza eta erabilgarria aurkituko dugu. Guztira 20.000 ale aterako dira. Arriaga Antzokian eta hiriko interesdun beste zenbait puntutan banatuko dira.
Bilboko Udaleko Jaietako Sailak Aste Nagusiko informazio guztia teknologi berrien bidez bereganatzen jarraitzen du. Interneten, Bilboko Udaleko web orriaren bitartez www.bilbao.net eguneroko egitaraua edota kategoriaz sailkatutakoa aurki dezakegu; baita Jaietako Saileko Prentsa Bulegoaren blog ofizialean ere, www.bilbaofestak.com, jaietako ekitaldi guztien informazio zehatzarekin.
Mugikorren erabiltzaileek Aste Nagusiko egitaraua bluetooth eta abarrekoen bitartez kontsultatzeko aukera daukate aurten ere, hobekuntzekin gainera.
Bilboko Udalak, iazko arrakasta ondoren, aurten ere hiritarren informaziorako “iBilbao” teknologia martxan jarriko du. Aplikazio honek, “Handitutako Errealitatea” izeneko sistemari esker, mugikorraren bidez edukiak kontsultatzeko aukera eskaintzen du. Tresna eskuragarri izango da hiriko edozein gunetan, smartphones iPhone 3GS eta 4G eta Android V1.6. erabiltzaile guztientzat. Aplikazioa eskuragarri da euskaraz eta gaztelaniaz, eta erabiltzen hasteko, nahikoa da behera kargatzea, doan, dagozkien aplikazio dendetatik: iPhone App Store eta Android Market.
Aplikazio horri esker eta, mugikorraren pantailaren bidez, erabiltzaileak dagoeneko lekuaren ikuspegi erreala lortzen du, jardueren kokapenak irudikatzen dituzten markatzaile interaktibo bezala puntuak agertzen direnekoa. Pantailan markatzaile bat sakatze hutsarekin, leku zehatz horretako jarduera eta datu erabilgarriei buruzko informazio guztia lortzen da. Halaber, erabiltzaileak informazio bera lor dezake aplikazioaren Mapen funtzioaren bidez.
“iBilbao” zerbitzua 2011 Aste Nagusian berriro jarriko da abian Bluetooth bidezko aplikazioen osagarritzat, 3G mugikor guztietarako egokia izanda, Bilbon jada erabat egonkortuta daudenak. Horiek “Bilbobus_skuko_tf_an” dira, Zirkulazio eta Garraioak Sailak garatutakoa, eta urte osoan eskuragarri dagoena. Bestalde, beste urte batez edozein telefono mugikorretatik Aste Nagusiko eguneroko egitaraua ezagutzeko aukera izango da: intereseko telefonoak, ekitaldi eremuak, musika emanaldiak, gautxori ordutegiak, 2011 jaietako kartela duen pantaila-babeslea edo Marijaia abestiaren musika eta letra.
Informazio hori hiritarren eskura izango da udal web orrialdean behera kargatu daitezkeen edukien bidez: www.bilbao.net/astenagusia2011, edo Bluetooth-en bidez Zabalgune eta Arriaga Plazan.
Últimos comentarios