SALGAI EGON BEHAR EZ LUKEENA EROSTEN DA
XIRIMIRI
Lurralde pobreetan, -Afrikakoak batez ere-, enpresak, partikularrak eta beste herrialdeetako gobernuak, gero eta lurralde gehiagoren jabe bihurtzen ari dira. Eta hau, diru truke lortzen dute.
Lur eremu zabal hauek, Ipar Amerikako eta Europako biztanleontzat elikagaiak, ura, e.a. emango dizkigute. Bioerregaien arloan gero eta sartuagoak gaude aberatsak, oraingoz gastatzen dugunaren %10a da . Bioerregai hauek lur landuetatik ateratzen dira eta geuk geure garraiorako erabiltzen ditugu.
Fenomeno honek beste koska bat ere badu. Eta oraingoan ere behartsuen aurrean agertzen da koska hori. Gero eta behartsu gehiago dira beraien giltzurrunak saltzen dituztenak Zertarako? Dituzten zorrak –kasu batzutan zor ikaragarriak- kendu ahal izateko.
Etiopian, hamairu miloi pertsona baino gehiagok ezin dute behar dituzten elikagaiak lortu, eta aldi berean hiru milioi hektarea saldu dituzte azken urte hauetan. Lur erosleak ez dira edozein lur eremu erostera joaten. Lur onenen jabe bihurtzen dira eta nekazari asko, betidanik landu dituzten lur hauetatik alde egin beharrean aukitzen dira. Eta nora joaten dira? Hirietara, noski. Eta hiriak gero eta biztanle gehiago jasotzen ari dira. Eta zer egin dezakete pertsona guzti hauek hirietan? Gure Sakanan gertatzen ari den bezala, langabezian egon. Baina zenbakitan langabezi errealitate gogorragoa da eta etorkizunera begira ere krudelagoa.
Orain arte, Afrikako 20 naziok berrogeitahamar hektarea saldu dituzte. Hau da, Iberiar Penintsularen pareko lur eremua.
Eta oraindik harritu egiten gara gero eta afrikar jatorriko pertsona gehiago gure artean ikustearekin? Ze etorkizun eskeini diezaiekegu? Ez da inoren gustoko bere lurraldea utzi eta beste lurralde ezezagun batera joatea, eta gutxiago zer gertatuko den eta ze etorkizun izango duen jakin gabe alde egitea.
Eta guri, zer? Laino batean bizi gara, Nik azaltzen ditudan datuak ez dira komunikabideetan esaten eta gainera interes haundia dago gu ezertaz ez konturaratzeko. Jendeari ematen zaigun mezua ondo bizitzekoa da, baina ez zaigu esaten gu honela bizitzeko ze sarraski egiten diren eta esaten dutenak baztertuak dira. Nere ustetan erreakziorik gabeko gizarte bat eraikitzen saiatu dira interes ekonomiko haundiak dituzten gutxi batzuk eta lortu dute, bestela ez da normala inguruan gertatzen diren guztiak gertatu (arlo denetan, kulturalean, ekonomikoan, politikoan…) eta asko jota aldamenekoarekin komentatzen da. Baina non geratu da gizarteak erreakzionatzeko ahalmena… deuseztu egin dute, poliki-poliki, burua txikikeriz eta arinkeriz betetzen ahalegindu dira eta ondorioa, ia berdin zaiola gizarteari orokorrean munduko beste muturretan gertatzen dena eta askotan aldamenekoari gertatzen zaiona ere bai. Hor daude boluntariotzako datuak; gero eta gutxiagoak!
Últimos comentarios